nekazaritza bilaketarekin bat datozen irudiak«Nekazari­tza ustialekuak moderniza­tzeko lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobe­tzeko lagun­tzak ezar­tzen dituen 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak arau­tzen ditu: I. tituluko II. kapituluan. Foru dekretu horrek, berriz, garatu egiten ditu lurralde honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programak (LGP) aurreikusitako neurriak, Europako Batzor­deak 2008ko ­otsailaren 15eko erabaki bitartez onartutakoak.

Programa horren araberako deialdia egin daiteke, hala xeda­tzen baitu Batzor­dearen 2006ko abenduaren 15eko 1974/2006 Erregelamenduaren (EE) 41 Ter artikuluak, Batzor­dearen 2013ko apirilaren 12ko 335/2013 Exekuzio Erregelamenduaren (EB) 1.9 artikuluak sartutakoak.

Lagun­tza horien 2015eko deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak 2.250.000 eurokoak dira, eta 2015eko, 2016ko eta 2017ko aurrekontu ekitaldietan bana­tzen dira.  

Lagun­tza eskaerak ustialekuari dagokion eskualdeko nekazari­tza bulegoan aurkeztu beharko dira, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik hasita 2015eko uztailaren 10era bitarte, biak barne.

info +

diputación foral gipuzkoa landa garapena bilaketarekin bat datozen irudiak