21

abu / 2012

Etxeko langileak kontratatzen dituzten pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan etxeko langileak kontratatzen dituzten pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia -2012ko uztailaren 16ko bileran Lanbideren Administrazio Kontseiluak hartutako Erabaki bidez onartua- jakitera eman da.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2012ko uztailaren 16ko bileran hartutako Erabaki bidez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan etxeko langileak kontratatzen dituzten pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia, eta maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio deialdia jakitera ematea.

 http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000110860&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf

 

This entry was posted in Diru-laguntzak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude