Irungo Udal Batzarrak, 2014ko abenduaren 18an, Irunen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen. Plan honek xedatzen ditu administrazio publikoetarako hizkuntza politikak hurrengo urteetan landu behar dituen helburu estrategikoak:
— Euskararen jabekuntza.
* Euskararen jabekuntza edo eskuratze-prozesua hiru esparrutan: familia bidezko transmisioa, euskarazko irakaskuntza, eta helduen euskalduntzea edota euskalduntze-alfabetatzea.
— Euskararen erabilera.
* Etorkizuneko erronka nagusia euskaldun guztientzat, bereziki belaunaldi berrietako euskaldunentzat, euskara helduaroko erabilera eremu berezi eta garrantzizkoetarako erakargarri eta gaztelania bezain baliozko egitea da. Herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu guztiak bi hizkuntzetan emateko gaitasuna egongo dela bermatu beharra dago.
— Euskararen elikadura.
* Hizkuntza eroso eta erraz hitz egitea, horretarako, euskarazko kalitatezko sorkuntza sustatu eta babestuz, euskarazko kontsumoa indartuz eta kultura digitalaren garai hauetan, ahalegin bereziak bideratuz sareko eduki eta aplikazioak euskaraz izateko.
Horiek horrela, Irungo Udalak, Euskara Arloaren bitartez, Irunen Euskara Sustatzeko Ekimen Plana (ESEP) garatzeko edota osatzeko antolatzen diren jarduera eta egitasmoak diruz laguntzeko arauak finkatu ditu.