05

urt / 2015

HEDABIDEAK deialdia-2015: Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena

Agindu honen xedea da euskarazko hedabideak sendotu, garatu, normalizatu eta eraginkortu, bezeroei begira irismen-maila indartuz. Horretarako diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten da (Hedabideak deialdia).

Diruz lagun daitezkeen hedabideak.

1.– Honako hauek dira, multzoka emanda, diruz lagun daitezkeen hedabideak:

1.1.– A multzoa: helburu nagusia eguneroko informazioa ematea duten euskara hutsezko idatzizko hedabideak. Egunerokotasunari edota tokikotasunari lotutako idatzizko hedabideak: eguneroko prentsa inprimatua eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.

a) Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak.

b) Udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak.

c) Udalerri, eskualde eta lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.

1.2.– B multzoa: albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen dituzten euskara hutsezko idatzizko hedabideak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak…).

1.3.– C multzoa: zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak.

1.4.– D multzoa: zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak.

1.5.– E multzoa: Internet bidezko hedabideak.

● Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak.

● Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiak.

● Zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebistak.

2.– Nolanahi ere, 8. artikuluan jarritako baldintzak betetzen ez dituzten hedabideak edo ezaugarri hauetakoren bat duten hedabideak ez dira diruz lagunduko:

a) Euskadiko Administrazio Orokorra osatzen duten entitateen hedabideak.

b) Alderdi politikoen, hauteskundeetarako koalizioen eta sindikatuen hedabideak.

c) Elkarteek, fundazioek zein antzeko erakundeek beren bazkideentzat soil-soilik eginiko hedabideak.

d) Glotodidaktika- eta psikopedagogia-aldizkariak; orobat bere edukiak hezkuntza arlora zuzenduak dituzten aldizkariak.

e) Eskola-aldizkari, -irrati eta -telebistak.

f) Kultur berripaperak, ikuskizun-gidak, denbora pasakoak eta antzekoak.

g) Mota guztietako argitalpen konfidentzialak, harpidetza bitartez nahiz kioskoan saldutakoak edo formatu elektronikoan zabaldutakoak.

h) Informazio orokorrekoak edota gai anitzeko informaziokoak ez diren tokiko aldizkariak.

i) Diruz lagungarriak izan arren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2015ean xede berberarekin diruz lagundutako hedabideak.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak 2015eko urtarrilaren 7tik otsailaren 9ra arte, biak barne, egin ahal izango dira.

info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude