08

abu / 2012

Ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2012rako deialdia

AGINDUA, 2012ko uztailaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2012rako deialdia egiten duena ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

2007ko ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren (dekretu hori abenduaren 16ko 214/2008 Dekretuaren bidez aldatu zen) xedea honako hau da: sustapen-lerroen erregimena eta baldintzak ezartzea, euskal ikus-entzunezkoen sektorean produkzioa, lehiakortasuna eta enplegua ikus-entzunezko proiektuak finantzatzearen bidez bultzatzeko. Horretarako, bi sustapen-lerro ezarri dira: interes-tasarik gabeko maileguen bidez (Dekretuaren II. kapituluan araututako modalitatea) eta kontratuak finantzatzeko maileguen bidez (III. kapituluan araututako modalitatea).

This entry was posted in Diru-laguntzak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude