05

ots / 2015

EKIMEN TXIKIEN DEIALDIA

Tabakalera ekimen dinamiko, kultural eta komertzial erakargarri eta ezohikoak topatzeko deialdia ireki du. Datorren irailean, Donostiako tabako fabrika zaharberritzeko lanak amaituta, bere bidea abiatuko duen ekosistema kulturalaren partaide izan nahi duten ekimenei zuzendutako deialdia da.

Izaera esperimentala duten proiektu/proposamenak dira topatu nahi direnak. Proposamen dinamikoak askotariko aktibitateak dituztelako, eskaintza aniztasunagatik edo identitate dibertsitateagatik. Tabakalerako ekosistema sendotu, harremanak sustatu, eta aberastuko duten ekimen bereziak.
patia01
Deialdiaren baldintzak azaldu,eta erabilgarri dauden espazioen inguruan informazio gehiago eskaintzeko helburuarekin datorren otsailaren 21ean aurkezpen bat egingo du zentroaren zuzendaritzak Sukaldean. Ondoren, eraikina bisitatzeko aukera izango da.

IZENA EMAN

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude