25

mar / 2020

COVID-19 INGURUKO GALDEKETA

Egun on.

Normalean lan egiten dugun gure eskualdeko enpresen egoerari buruzko galdeketa egiten ari gara, COVID-19 delakoaren ondorioz bizi dugun egoera dela-eta izan ditzakezuen proposamen, eskaera edo beharren berri izateko, administrazioetara eraman eta ahalik eta neurri egokienak diseinatu ahal izateko.

Beraz, mesedez, eman bost minutu eta bidali iezazkiguzue zuen proposamenak edo iruzkinak ahalik eta azkarren helbide honetara: ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Gai hauek proposatzen dizkizuegu:

– Negozio-lokalaren alokairuari buruzko eskaerak eta/edo beharrak
· Informazioari, aholkularitzari eta/edo laguntzak izapidetzeari buruzko eskaerak eta/edo beharrak
· Likideziari buruzko eskaerak eta/edo beharrak, hipoteka-kredituak luzatzea, zirkulatzailearentzako maileguak, prestakuntza eta aholkularitza, EIKTak, inbertsioaren finantziazioa, langile bakoitzeko laguntzak…
· Eskaerak eta/edo behar sektorialak (merkataritza, ostalaritza, turismo-enpresak, argazkigintza eta publizitatea bezalako zerbitzuak eta zorroan zeuden lanak erortzen ari direla ikusten duten beste batzuk)

Beste gairen bat bururatzen bazaizue, erantsi zalantzarik gabe. Eta lehen esan bezala, saiatu lehenbailehen bidaltzen.

Mila esker zuen laguntzagatik, eta har ezazue agur bero bat.

ekintzailetza@bidasoa-activa.com

 

Sarrera hau Artikulua kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude