08

api / 2020

covid-19-Jarduera ekonomikorako neurriak

Enpresa edo autonomoa bazara, zure zerbitzura gaude

Enpresa, langile edo autonomoen jarduera ekonomikoen inguruko informazio guztia zure esku jarri dugu eta prozesuan laguntzeko entitate sare zabala osatu dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko departamentuak, Gipuzkoako erakunde sare zabalarekin batera, ziurtatu nahi dugu COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, enpresa, langile, zein autonomo guztiok eskuragarri dituzuela informazio, baliabide, tresna eta laguntza guztiak.

Horrela, plataforma honetan lan jarduera, enplegu eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa errazten dugu, enpresa esparruaren arabera sailkaturik (autonomoak edo enpresak). Kasu bakoitzean, lau arlotan sailkaturiko jarraibide eta gidaritza aurkituko duzu: osasun laborala, arlo laborala, laguntza publikoak eta zerga-arloa.

*Udaletxei dagokion informazioa udalerri bakoitzean eskatu beharko da.

*Webgune honetan eskuragarri jartzen den informazioa aurkezten den neurri bakoitzaren erantzuleekin kontrastatu beharko da.

GIDA PRAKTIKOA (PDF)

Gipuzkoar entitate sare zabala, zu laguntzeko prest

Elkarlanean ari gara zu laguntzeko eta bidea errazteko

Laster eskuragarri egongo da Bidasoa bizirik-eko webgunean ere: www.bidasoa-activa.com. Bertan aurkituko duzu COVID-19 laguntzei buruzko informazio guztia

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Finantzaketa-Financiación, Impuestos, Industria, Legegintza, Turismo, Zergak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude