16

mar / 2020

COVID-19 Prebentzio neurriak Irunen Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun larrialdia dela eta

Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun larrialdiko egoera dela eta, Irungo Udalak COVID-19 gaixotasunaz kutsatzeko arriskua murrizteko hartutako neurrien berri eman du.

LEHENA: Oro har, aldi baterako itxita geratzen dira udal-titulartasuneko instalazio guztiak, haur parkeak eta bainu publikoak barne.

BIGARRENA: Udalak programatutako ekintza eta ekitaldi guztiak aldi baterako etengo dira, nahiz udal-instalazioak edo besteak erabili. Era berean, ez dira egingo udal-titulartasuneko esparruetan eta bide publikoetan erakundeek edo partikularrek aurreikusitako jarduerak.

HIRUGARRENA: Erakunde, elkarte edo pertsona partikularrek instalazio pribatuetan antolatzen dituzten ekitaldien kasuan, osasun-agintarien jarraibideei jarraituz, gomendagarria da pertsonak konzentratzea saihestea, kutsatzea areagotu egiten baita pertsonen arteko hurbiltasunarekin.

LAUGARRENA: Aurrez aurreko arretako udal-zerbitzuak etenda geratzen dira aldi baterako; arreta telefonikoa edo telematikoa (Internet) erabili behar dira, eta, eta azken aukera moduan aurretiko hitzordua hartu.

Azkenik, herritarrei arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eta osasun-agintariek emandako gomendioak jarraitzeko eskatu nahi diegu

Sarrera hau Artikulua kategorietan argitaratu da eta etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude