25

api / 2020

Covid-19a dela eta, euskal kultura-sektorerako intereseko neurri eta laguntzen gida

PortadaZer aurkituko duzue gidan?

Alarma-egoera ezarri zenetik, administrazio publikoek laguntza-lerro ugari abiarazi ditugu, enpresei eta profesionalei, oro har, zuzendutakoak gehienak.

Gida honen helburua da gure ekosisteman aplikagarritasun handiagoa eta interes handiagoa izan dezaketen neurri eta laguntza orokor nahiz espezifikoei buruzko informazioa modu ulergarrian, erabilgarrian eta egoki antolatuta eskaintzea. Beraz, gida bizia da honako hau.

Gainera, KulturklikPRO plataforma digitalean Arreta Pertsonalizatua emateko Aholkularitza Zerbitzua aurkituko duzu, lanarekin, zergekin, finantzekin… lotutako kontsultak eta zalantzak doan argitzeko. Saileko teknikariek eta lantalde espezializatu batek orientazioa eman eta erantzunago dizue posta elektronikoaren edo telefonoaren bitartez, gehienez 48 orduren buruan.

Egoera hau berria eta konplexua da guztiontzat. Bereziki, kulturari dagokionez. Sortzen diren premiei aurre egiteko konpromisoan oinarrituta, tresnak sortu ditugu neurriak eragile guztiengana hurbiltzeko, modu eraginkorrean iristeko.

Sektore hau oso garrantzitsua izaki, bertan inplikatuta gauden pertsona guztiongan pentsatzeko unea da, gure ondasun erkidea osatzen duten sareei eusteko unea.

 Covid-19a dela eta, euskal kultura sektorerako intereseko neurri eta laguntzen gida [PDF, 342 KB] Apirilaren 24an eguneratuta

Sarrera hau Arte, Azoka, Cultura, Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude