27

uzt / 2020

COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen deialdia.

Deialdi honen xedea da martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretu Legearen 22. eta 23. artikuluen aplikazioan beren kontratuak eten edo lanaldia murriztu zaizkien langileentzat Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntzak arautzea; hain zuzen ere, soldatarik txikienak zituzten pertsonak dira laguntza horien xedea, jasotzen duten langabezia-prestazioaren osagarri baten bidez, eskuratzen dituzten errentetan izandako murrizketa nolabait leundu ahal izan dezaten.

Onuradunak.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak izango dira besteren kontura lan egiten duten langileak edo lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatiboetako langile bazkideak; horretarako, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen ondorioz, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretu Legearen 22. eta 23. artikuluetan oinarrituta, haien lan-kontratuak eten edo lanaldia murriztuta egon behar dute, eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren titularrak izan behar dira 2020ko uztailaren 1ean, edo egoera horretara igaro behar dute 2020ko uztailaren 1a eta irailaren 30a bitartean; betiere ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.

b) Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.

2.– Aurreko apartatuetan aurreikusitakoez gainera, pertsona onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.

b) Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.

c) Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.

d) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez. Epea: 2020/10/16 ♦ info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude