29

api / 2020

Deklaratutako alarma egoeraren eraginpeko autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako ezohiko laguntza_IRUN

GAUR ESKAERAK AURKEZTEKO IREKIERA: Apirilaren 29an goizeko 9etatik aurrera.

Irun Aurreraren esparruan, Pizgarri Ekonomikoaren atalean, Udalak presaz egituratu duen salbuespenezko neurrietako bat honako hau da:

1.- Autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako laguntza ekonomiko bakarra eta berezia. Jarduera mantentzera, enplegura eta gastuak babestera bideratutako neurria, hala nola alokairua, gizarte eta langile-gastuak, NBEen gastuak, eta prebentzio eta higiene sanitarioko materialaren gastuak, eta aholkularitza-gastuak, kontsumoak (elektrizitatea, gasa, telefonoa, erregaiak, etab.) eta jarduerarekin lotutako beste batzuk. Bi ildorekin:

1.Ildoa 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, ixtera behartuta daudenak edo fakturazioan %75eko murrizketa egiaztatzen dutenak. 800 euroko laguntza.

2.Ildoa 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, irekita egon arren fakturazioan %50 eta %75 bitarteko murrizketa egiaztatzen badute; 500 euroko laguntza.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00tan hasiko da eta 2020ko irailaren 30a arte luzatuko da, 23:59ak arte.
Eskaera, beharreko datu eta dokumentazio osagarriarekin, www.irun.org/sac Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoan(*) aurkeztuko da.

(*) Eskaera elektronikoki aurkezteko gaitasun edo baliabideak ez izatekotan, alarma egoeraren ondorioz agindutako mugitzeko askatasuna dela izapide administratiboak presentzialki egitera joateko aukerarik ez dagoenez, salbuespen gisa, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Aurrekoen ezberdina den pertsona baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin,

Azken kasu honetan dirulaguntzaren xede den pertsona edo enpresaren baimena izan beharko du. Irungo udaletxeak edozein momentuan eska dezake baimentze hori egiazta dezala, eta egiaztatzea posible ez denean, dagokion erantzukizun zibila edo penala eskatu ahalko zaio.

Bi kasuetan, osagarri hauek gehituko zaizkio:

** 200 euro, genero-osagarria titularra emakumea bada.

** 200 euro, pertsona lokalaren errentaria bada.

** 100 euro, enpresak 1 eta 5 langile artean baditu.

** 200 euro, enpresak 6 eta 9 langile bitartean baditu.

Horien oinarriak eta FAQ dokumentu bat eransten ditugu, laguntzari buruz sor litezkeen galderei erantzuten saiatzeko.

Era berean, jakinarazten dizuegu laguntza horri buruzko kontsultak eta informazioa jasotzeko, Bidasoa Bizirik-eko ekintzaileei eta enpresei laguntzeko zerbitzuetara jo ahal izango dela. Zerbitzua erabilgarri egongo da astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) 08:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Horretarako, telefono eta mezu elektroniko hauek jarri dira.

943 50 9580 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

943 50 9581 – jgomez@bidasoa-activa.com

943 50 9582 – hrodriguez@bidasoa-activa.com

943 50 9583 – lgallo@bidasoa-activa.com

943 50 9561 – enpresak@bidasoa-activa.com

943 50 9562 – alarruskain@bidasoa-activa.com

943 50 9572 – mlorenzo@bidasoa-activa.com

FAQ Irungo autonomo eta mikroenpresentzako aparteko laguntza

OINARRI ARAULTZAILEAK-BASES REGULADORAS

ZEHAZTAPEN GEHIAGO_IRUN.ORG

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala GAO

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua, Enpresa-kudeaketa, Finantzaketa-Financiación, Formakuntza, Merkataritza-Comercio, Ostalaritza - Hostelería, Zergak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude