Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko iraunkortasuna eta ingurumeneko hobekuntza sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, eskualdeko erakundeei, elkarteei eta enpresei zuzendutakoak.
I. eranskina. Etxeko hondakinen eta merkataritzako hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen arloko jarduketetarako diru laguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.
II. eranskina. Energia berriztagarrien erabilera zein aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.
III. eranskina. Tokiko Agenda 21ak garatzeko eta tokiko eta eskualdeko iraunkortasunaren garapena helburutzat duten estrategia eta planak idazteko diru laguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.
IV. eranskina. Aldaketa klimatikoari buruzko heziketa, prestakuntza eta sentsibilizazio proiektuak edo programak egiten dituzten elkarteei diru laguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.