28

api / 2016

Diru-lagun­tzen deialdia, San Miguel –Anaka, Pio XII eta Urdanibia Plaza– Alde Zaharraren inguruneko zenbait kale-zatitan lokalak aloka­tzeko enpresa sortu berrien­tzat edo establezimendu ireki berrien­tzat.

logokabiziakDeialdi honetatik kanpo gera­tzen dira berariaz Ekonomia Jardueren gaineko Zergako (E.J.Z.) tarifaren 67. mul­tzoan jasotako ostalari­tza-jarduerak. Zerga hori Ekonomia Jardueren Gaineko Zergari buruzko Testu Bategina onesten duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru-Dekretu Arauemaileak arau­tzen du.

Kanpoan uzte hori ez da aplikatuko Urdanibia plaza – Alde Zaharra inguruneko establezimenduen kasuan, jarduera kokatua dagoeneko lokalek beren aurrekaldea edo sarrera nagusia toki hauetan dutenean izan ezik: Kale Nagusia, Santa Elena kalea, Peña karrika eta Santiago karrika.

Onuradunak eta betekizunak:

Lagun­tza hauen onuradunak izan ahal dira ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tsona fisiko edo juridikoak eta ondasunen erkidegoak, zeinak ezarri berria den jarduera ekonomiko baten eta ireki berria den establezimendu berri baten titularrak direnak; jarduera bide publikotik sarrera zuzena duen lokal batean gauzatuko da.

A.  Eskaera egiteko momentuan, jarduera hasi denetik sei hilabete baino gehiago igaro ez izana. Epea konta­tzen hasteko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zeneko data hartuko da kontuan. Data hau diru-lagun­tza­ren xede den helbidearena izango da.

B.  «Aktibitatearen aurretiko komunikazioa» edo, hala dagokionean, «Aktibitate lizen­tzia» Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute.

C.  Establezimendua ireki­tzeko ez dadila lekuz aldatu udalerriko beste zonalderen batean jadanik finkatutako jarduera bat. Baldin­tza hau lagun­tza hauek jaso­tzen diren bitartean bete beharko da. Hala egingo ez balitz, lagun­tza automatikoki kenduko litza­teke. Aktibitatea Bidasoa biziriken Enpresa Mintegian edo etxe­bizi­tza batean gauza­tzen duten establezimenduen irekiera, ez da toki-aldaketa­tzat hartuko.

D.  Enpresak bere sarrera nagusia edota aurrekaldea San Miguel –Anaka, Pio XII eta Urdanibia Plaza– Alde Zaharraren inguruneko kaleren batean izan beharko du (ikus zerrenda oinarrietan).

E.  Lokalaren alokairu-kostuak (BEZ gabe) ez dezala gainditu 10 €/m²-ko muga.

F.  Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio-Planak aldeko txos­tena jaso beharko du Bidasoa biziriken aldetik. Bideragarritasun planean argi adieraziko da negozioarekin jarrai­tzeko borondatea dagoela. Aurkeztu beharreko Negozio-Planak proiektuaren bideragarritasuna balora­tzeko beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko du. Informazio hori, I Eranskinean datorren Negozio Planaren Eredua jarraituta eman beharko da eta bertan zehazten den xehetasun maila berean.

Zuzkidura ekonomikoa:

Deialdi honen helburuak lor­tzeko, 31.025 euroko diru zenbatekoa emango da, 1.0810.471.01.241.30.2016. aurrekontu-aplikazioaren kargura.

Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa:

Diru-lagun­tza jarduera gauza­tzen den lokalaren Errentaren Lehendabiziko hogeita lau hilabeteak ordain­tzen lagun­tzeko izango da; inola ere ez da diruz lagunduko Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan (JEZ) alta eman aurretik egindako inolako gasturik. Diru-lagun­tza honela emango da:

— Lehengo 12 hilabetetan, alokairu kostuaren %50a (BEZ kanpo), hileko 400 euroko muga gainditu gabe.

— Hurrengo 12 hilabetetan, alokairu kostuaren %25a (BEZ kanpo), hileko 200 euroko muga gainditu gabe.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:

Eskaerak Irungo Udalaren aurrean, HAZ+ – Herritarren­tzako Arreta Zerbi­tzuaren bitartez (San Mar­tzial kalea, 2, 20304-Irun) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen arabera onartutako beste edozein prozeduraren bitartez.

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da. Dena den, amaiera-eguna aldatu ahal izango da, aurrekontu-kontusailaren erabilgarritasunaren arabera.

Oinarri hauek indarrean sartu aurretik, 2.A oinarriak ezarritakoa betez, aurkeztutako eskaerak edota aurre-aurreko deialdian hartarako ezarritako aurrekontu-kreditua nahikoa gertatu ez zelako atenditu gabe geratu ziren eskaerak ere izapide­tzeko onartuko dira.

Epea: 2016/10/31

K-BIZIAK KALEAK

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude