18

aza / 2020

EAEko ostalaritza-sektorerako laguntzak

Laguntzetarako deialdiaren xedea.

1.– Laguntzen agindu honen xedea da: EAEko ostalaritza-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko.

2.– Helburu horrekin bat etorriz, laguntza-lerro honen helburua da: EAEko ostalaritza-sektoreko norberaren konturako langileen edo autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txikien galera ekonomiko zuzena arintzea. Izan ere, COVID 19aren pandemiak eragindako zailtasun-egoera batean, jarduerak eten behar izan dituzte lehendakariaren 38/2020 Dekretuaren ondorioz. Izan ere, dekretu horren bidez, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezartzen da, alde batera utzita hoteletako eta ostatu hartuta dauden bezeroen zerbitzurako beste ostatu batzuetako jantokiak. Epea: Azaroaren 19an kontatzen hasiko da, goizeko bederatzietan, eta 15 egun baliodun geroago amaituko da. ♦ (info+)

 

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Ostalaritza - Hostelería. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude