12

uzt / 2017

(EJEP) Bizileku eraikinetan eta merkatari­tza establezimenduetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobe­tzeko ekin­tzak bul­tza­tzeko diru-lagun­tzak. 2017ko urtea

EFICIENCIA ENERGETICA bilaketarekin bat datozen irudiak702/2017 Ebazpena, maia­tza­ren 4koa, Irungo Udaleko Alkate­tza­rena, zeinaren bidez bizitegi eraikinetan eta merkatari­tza establezimenduetan ibilerraztasuna eta eraginkortasun energetikoa hobe­tzeko diru lagun­tzak emateko oinarri arau­tzaileak onar­tzen diren.

1031/2017 Ebazpena, ekainaren 16koa, Irungo Udaleko Alkate­tza­rena, zeinaren bidez bizitegi eraikinetan eta merkatari­tza establezimenduetan ibilerraztasuna eta eraginkortasun energetikoa hobe­tzeko diru lagun­tzak emateko 2017ko deialdia onar­tzen den.

Diru-lagun­tza­ren 38/2003, azaroaren 17ko Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, argitara­tzen da deialdiaren laburpena. Honen testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/ bdnstrans) eta Irungo Udalaren internet atarian (www.irun.org) kon­tsulta daiteke.

Xedea.

Deialdi honen xedea da ondoko esku har­tze esparru hauetan diru-lagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea:

Lehenengo atala.  Irisgarritasun alorreko hobekun­tzak.

Etxe­bizi­tza eraikinetan.

Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun Legea bete­tzeko zailtasunak konpon­tzeko jarduerak, igogailurik ez dutelako edo toki egokian ez daudelako, atarien barnean edo atarira sar­tzeko eremuan desnibelak (eskailerak) edo beste eraikun­tza-oztopo ­batzuk egoteagatik. Eta azkenik, etxe­bizi­tzen barruan geletarako irisgarritasuna hobe­tzen duten eta barnealdean mugikortasuna eragozten duten oztopoak ken­tzeko jarduerak.
Merkatari­tza establezimenduetan.

Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun araudira hobeto egoki­tzeko jarduerak. Haien barnean daude eskaileren bidez gaindi­tzen diren desnibelak, beste konponbiderik ez dutenak, ahal den neurrian kanpo ibilbidean eta lokalen barnealdean maila desberdinei irtenbidea ematen dieten jarduerak dira, gela eta aretoetara joateko irisgarritasuna hobe­tzen dutenak eta barnealdean mugikortasuna arriskuan jar­tzen duten oztopoak ken­tzeko direnak.

Bigarren atala.  Energia eraginkortasunaren alorreko hobekun­tza jarduerak, EIEPn jasoak.

Etxe­bizi­tze­tako nahiz merkatari­tza establezimenduetako instalazioen energia eraginkortasun mailak handi­tzeko jarduerak, fun­tzionamendu eta okupazio baldin­tza arruntetan energiaren kon­tsu­moa murrizteko helburua dutenak, besteak beste, bero­tze sisteman, hozte sisteman, aireztapenean eta ur beroaren ekoizpenean kon­tsu­mituriko energia.
Onuradunak.

Esku har­tze­aren arabera:

  1. Irisgarritasuna hobe­tzea:

Etxe­bizi­tze­tarako, diru-lagun­tza hau eskatu ahal izango dute esku har­tzea egin behar den higiezinean jabe­tza horizontalaren erregimenean eraikinen jabe diren per­tsona fisikoek edo Jabekideen Komunitateek.

Jabe­tza horizontalaren erregimeneko eraikinen kasuan, beharrezko ordezkari­tza duen per­tso­naren bidez esku hartuko dute Jabekideen Komunitateek.

Merkatari­tza establezimenduetarako, Diru-lagun­tza hau eskatu ahal izango dute deialdi honen xedearekin bat datozen jarduerak buru­tzen dituzten partikularrek, kolektiboek edo enpresa pribatuek, jarduera horiek Irunen dauden establezimenduetan egiten direnean, baldin eta oinarri hauetan jasotako diruz lagun­tzeko moduko proiektu modalitatearekin bat badatoz.

  1. EIEParen barnean dauden jarduerak:

Diru-lagun­tza hau eskatu ahal izango dute deialdi honen xedearekin bat datozen jarduerak buru­tzen dituzten partikularrek, kolektiboek edo enpresa pribatuek, jarduera horiek Irunen dauden establezimenduetan egiten direnean, baldin eta oinarri hauetan jasotako diruz lagun­tzeko moduko proiektu modalitatearekin bat badatoz.

II.-Betiere, Irungo udal barrutian dauden eraikinetan edo instalazioetan egindakoak izango dira diruz lagun daitezkeen esku har­tzeak.

Araubide juridikoa.

Honako xedapen hauek dira deialdi hau arau­tzen durenak:     
Kontrataziorako lagun­tzak eska­tzeko prozedura arau­tzen duten oinarriak, Alkate­tza­ren maia­tza­ren 4ko 702/2017 Ebazpenaren bidez one­tsiak (95 zk.ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2017/05/19).

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra (03/11/18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Diru-lagun­tzen Lege Orokorra onesten duen ekainaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua (06/07/25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Deialdiaren baliabide ekonomikoak.

Lagun­tza hauetarako jarri diren baliabide ekonomikoak 160.000,00 eurora iristen dira (ehun eta hirurogei mila) eta udal aurrekontuko 1.07.10.480.01.152.20 aurrekontu-aplikazioan kon­tsig­natuta daude. Tokiko Gobernu Batza­rrak 2017ko mar­txo­aren 29an hartu zuen erabakiaren bidez baimendu da gastua, eta A-1311/2017 kontabilitate-agiria egin da.

Diru-lagun­tzen guztizko kopuruak ez du gaindituko dagokion izendapena eta eguneratu ondoren sortutakoa, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu aldaketak onar­tzen badira.

Behin izendatutako kreditua agortu ondoren ez de beste diru-lagun­tza­rik emateko erabakirik hartuko. Halaz ere, oinarri hauen erregulazioaren arabera eran­tzu­nak izateko beharreko baldin­tza guztiak bete­tzen dituzten eskaerak, baliabide ekonomikorik ez izateagatik bakarrik onartu ez direnak, hurrengo ekitaldian onartu ahal izango dira aurrekontu izendapenik eta beharreko deialdirik badago, berriz eskaera aurkezteko beharrik izan gabe.

Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunaren hurrengotik hasi eta 2017ko urriak 31 arte luzatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Deialdia argitara ematea.

Oinarri arau­tzaileak eta haien babesean emandako diru-lagun­tzak bezala, deialdia udalaren www.irun.org web orrian argitaratuko dira, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 9. artikuluarekin bat etorriz, eta Diru-lagun­tzen Datu Base Nazionalean (BDNS), aipatutako Legeko 18. eta 20. artikuluen arabera.

Irun, 2017ko ekainaren 21a.—Hirigin­tzako teknikaria.
(4559)

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude