08

api / 2021

Ekin asteazkenetan: Nor zara zu?Batasunak indarra dakar!

Ekin asteazkenetan • Nor zara zu? Batasunak indarra dakar!

(On line emango da, plataforma digitala baten bitartez)

Prestakuntza jarduera honen helburu nagusia da salmenta diskurtsoak sortzeko metodologia bat ikastea, STORYTELLING, eta kontatzeko abilezia eta kontakizun arrakastatsu bat zertzea, ekintzailetza ideia eta proiektuak efizientziaz komunikatzeko. Zer saltzen dugu? Nori saldu nahi diogu? Zer balio bereizgarri dugu? Galdera horietatik eta beste batzuetatik abiatuz, zazpi pausotan, diskurtso zirraragarri esanguratsu bat zertuko dugu, entzuleak harrapatuko dituena eta gure negozioak sendotzen lagunduko diguna.

Apirilak 21 • 10:00-12:00 Storytelling: Nor zara zu?

Storytelling indibiduala

Ikasi zure ideia, proiektu edo negozioa modu bereizgarrian komunikatzeko zazpi pausoak. Inspiratu bestsellerren autore handiek erabiltzen dituzten metodologiekin. Sortu diskurtso berdingabe zirraragarri bat, efizientziaz saltzen lagunduko dizuna.

Maiatzak 19 • 10:00-12:00 Storytelling: Batasunak indarra dakar!

Storytelling kolektiboa

Eskualdeko ekintzaileen komunitatearekin batera, sortu kontatzeko abilezia eta kontakizun arrakastatsu bat zertzeko diskurtso kolektibo bat, ikusizko elementuak gehituta, zuen ekintzaile komunitatea elkarri laguntzen dion erreferentziazko eta konfiantzazko ekintzaile talde gisa posizionatzeko eta, horrela, gehiago eta hobeto aritzeko.  Zergatik ez duzu bat egiten?

EMAN IZENA

Non?

Impartición on line, a través de una plataforma digital

Tel: 943 50 96 00

Informazio gehiago:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria saila

943-50 96 00 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Webinar kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude