25

mai / 2020

Ekin asteazkenetan: Segmentazio eta Remarketing estrategiak Facebook eta Instagraman Adsn (online)

Ekin asteazkenetan • Segmentazio eta Remarketing estrategiak Facebook eta Instagraman Adsn

(On line emango da, plataforma digitala baten bitartez)

Ekainak 10 • 10:00-12:00

Segmentazio eta Remarketing estrategiak Facebook eta Instagraman Adsn

Facebook eta Instagrameko iragarkiek oso tresna indartsuak eskaintzen dizkigute gure bezero potentzialengana iristeko, baina kontua ez da soilik teknikoki ezagutzea, baizik eta kanpaina arrakastatsuetan nola aplikatu eta konbinatu ditzakegun ulertzea.

Zure iragarkien ez dute funtzionatuko, momentu bakoitzean segmentazio egokia erabiltzen ez baduzu eta, gainera, errentagarritasun handiagoa aterako diezu iragarkiei, segmentazioa optimizatzen duzun neurrian.

Tailer honetan Facebook eta Instagramek eskaintzen dizkiguten segmentazio-tresnei probetxu gehien nola atera ulertuko duzu eta baita web-orria, appa edo datu-basea bezalako baliabideei ere nola atera probetxua zure iragarkiei erantzun diezaieketen audientziak sortzeko.

Gomendagarria da sare sozialetako publizitateari buruzko oinarrizko ezagutza izatea, eta bereziki interesgarria da webgunea edo online denda duten negozioentzat.

Egitaraua:

  • Publikoari buruzko estatistikak: Nola ezagutu nire eta beste hartzaileen datuak?
  • Publikoaren segmentazioa: Datu demografikoez gain, nola eskuratu honako datuak: nire webgunearen antzeko publikoak, nirekin, nire apparekin edo nire edukiekin elkarrekintzan ari direnak, erosten didatenen antzekoak…
  • Remarketing: Pertsona gehienek ez dute zure webgunea lehen bisitan euren webgune bihurtuko, berriro nola erakarri eta gerturatu landu behar da. Gure bihurtzearen funnelaren etapa bakoitzerako aholkuak.

EMAN IZENA

Non?

Online emango da, plataforma digitala baten bidez

Tel: 943 50 96 00

Informazio gehiago:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria saila

943-50 96 00 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude