30

mar / 2021

EKINTZAILE 2021

Oinarri hauen helburua da EAEn dauden Bussiness Innovation Center (BIC) zentroetako baten tutoretzapeko enpresa-proiektu berritzaile berrientzako eta/edo industria- eta teknologia-oinarriko eta/edo lotutako zerbitzuetako enpresentzako laguntza arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan heltzeko eta abian jartzeko prozesu osoan zehar.

Laguntza hori honela gauzatuko da:

1. ildoa: Bidelaguntza pertsona edo talde sustatzaileari edo enpresari ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan laguntzeko, hura martxan jarri arte. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.

Laguntza hori, hura zabaltzea indarrean jartzen denean, beste laguntza mota honekin osatuko da:

2. ildoa: 1. ildoko ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa eskuratzea errazteko. Laguntza hori gauzatzeko, arau honen babesean formalizatzen diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua murriztuko da, Luzaro Kredituko Finantza Establezimenduarekin horretarako sinatzen den hitzarmenaren arabera. Epea: 2021/12/10 ♦ GAO ♦ (info +)

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Tecnología, Teknologia kategorietan argitaratu da eta etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude