15

mai / 2019

Ekintzailearen Eguna

Aurten ere “Ekintzailearen Eguna” ospatzeko bat egin dute Eskualdeko LHko zentroek, TKnikak, Mondragon Unibertsitateak eta Bidasoa bizirikek

  • Ekintzailearen egunaren esparruan hainbat jarduera antolatu dira maiatzaren 17rako.
  • Urte osoan zehar aurrera eramandako ekintzailetza lanari balioa emateko eguna izango da.

Ekintzailearen egunaren esparruan hainbat jarduera antolatu dituzte Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez, eta Bidasoa LHII, Plaiaundi BHI, Irungo La Salle BHIP, Mondragon Unibertsitatea  eta Tknikarekin batera.

Maiatzaren 17an izango da jardunaldia, eskualdeko gazte ikasleengan izaera ekintzailea bultzatzeko hainbat erakunderen artean urtebetean egindako lanari amaiera emateko.

Jardunaldi honen helburua da era partekatuan ezagutzera ematea Bidasoa LHII, Plaiaundi BHI eta Irungo La Salle BHIP ikastetxeetan egiten den lana eskualdeko lanbide heziketan ekintzailetza bultzatzeko.

Hauxe adierazi du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak: “Jende aurrean erakutsi nahi ditugu ikasleek nahiz irakasleek ekintzailetzaren inguruan urte osoan egindako lana eta dedikazioa”.

Bestalde, Juan Mari Altuna Bidasoa bizirikeko presidenteordeak ondorengoa nabarmendu du: “Ekintzailearen eguna bezalako jardunaldiekin balioa eman nahi diogu ekintzailetza jarduerari eta ikasleak animatu lan esparruan ekintzaile izan daitezen”.

Hiru ekitaldi hiru leku desberdinetan

Maiatzaren 17an Bidasoa institutuan, La Salle institutuan eta Amaia Kultur Zentroan hainbat hitzaldi eta mahai inguruak antolatu dira eskualdeko enpresekin eta pertsona ekintzaileekin.

Horrez gain, jardunaldiaren hiru puntu neuralgiko horietan Photocall-a izango da jendea animatu dadin Ekintzailearen Egunaren ospakizuna sare sozialetan partekatzera.

Proiektu komuna

Ekintza honek hirugarren urtez segidan izan du “Bidasoko LHko Zentroetan Izaera Ekintzailea sustatzeko programaren” kofinantzaketa eta laguntza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuaren finantzaketa jaso du.

Sarrera hau Artikulua, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Sariak, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude