19

api / 2016

EKINTZAILEEI LAGUNTZEKO 2016KO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Lanbide · Euskal Enplegu Zerbitzua / Servicio Vasco de EmpleoDeialdi honen xedea da enpresa-proiektuen sustatzaileei 2016an eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea, hiru laguntza-lerroren bitartez:

a) Ekintzaile izan daitezkeen pertsonei zuzendutako laguntzak dira, enpresa-ideiak sortu, aztertu eta egituratzeko lanak egin ditzaten dedikazio osoan, ekintzailetzako toki-proiektuen esparruan (Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak).

b) Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak dira (Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak).

c) Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak dira. Enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak.

 

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude