Eguna/ordua
Eguna - 04/10/2017
9:00 - 13:00
Tokia
IRUN FACTORY
Kategoriak
Izena eman ezazu 3Dn inprimatzeko hastapeneko tailerrean. Irungo Udalak antolatzen du, Bidasoa biziriken bidez, eta urriaren 3an izango da, asteazkenarekin, Irun Factoryn.
3Dn inprimatzeak aukera ematen du lehen ezinezkoak edo oso garestiak ziren fabrikatze-sistema berriak egiteko. Esaterako, pieza artikulatuak fabrikatzen dira, edo diseinu oso konplexuak egiten dira, adibidez, gelaxkatan oinarritzen direnak.
Tailerra ekintzailetza-prozesuan daudenentzat diseinatuta dago; zehazki, beren enpresa, produktuak edo zerbitzuak gehiago ageriratzeko eta, beraz, salmentak hobetzeko aukera ematen duten tekniketan gaitasuna hobetu nahi dutenentzat.
Irungo Udalak eta % 65ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020) kofinantzatu dute proiektua.
DATA: Urriak 4.
ORDUTEGIA: 09:00etatik 13:00etara.
LEKUA: Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo kalea 8-behea)
EZ GALDU AUKERA, PARTE HARTU!!!
Informazio gehiago
Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegua departamentua
943-633937 – empresas@bidasoa-activa.com