13

Ots / 2017

Ba al duzu ideiaren bat? Garatu ezazu era sortzailean

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 13/02/2017 - 30/03/2017
17:00 - 19:00

Tokia
IRUN FACTORY

Kategoriak


Ba al duzu ideiaren bat? Garatu ezazu era sortzailean

  • Ekimena 2 orduko 12 saioetan zehar garatuko da otsailaren 13 eta martxoaaren 30 bitartean. Ikasketekin edo beste jarduerekin bateragarria da.
  • 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta.
  • Izen-emateko aukera urtarrilaren 31 arte.

Lagundu iezaguzu “Ideiatik negozio-aukerara” programan. Ekiteko zure gaitasun osoa garatu ahalko duzu, sormena erabiliz.  Zuk bezala zerbait desberdina sortzeko ametsa duten pertsonekin elkartuko zara.

Arian ikasteko printzipioan oinarritzen den teknologia bat erabiliko dugu: hainbat gaitan adituak direnek saioak gidatzeaz gain, dakartzazun proposamenak abian jarri ere egingo dugu.

Diotenez, ametsak gauzatzeko, beharrezkoa da aurrerapauso bat ematea eta horretarako lan egiten ausartzea.  Eman nahi al duzu zuk pauso hori?

Ikastaroaren xehetasunak

  • Gai hauek landuko ditugu, 10 saiotan: negozio-ideiaren zehaztapena; ideiaren garapena, prototipogintzaren bidez; eta garatutako ideiaren salmenta benetako bezeroei.
  • Talde-lanean aritzeko bi saio izango dira.
  • Aholkularitza pertsonalizatua izango duzu, ekintzaileen eskutik.
  • Bidasoa bizirik-en negozio-gunean lan egiteko aukera izango duzu (coworking).
  • Proiektuak aurkeztuko ditugu, jendaurreko ekitaldi batean, beste ekintzaile talde batzuekin harremanetan jartzeko.

Nondik sortu da ikastaroa?

Irungo Udalaren ekimen bat da, Irun Ekintzan Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko itunaren esparrukoa. Bidasoa bizirik Bidasoako  Garapenerako  Agentziak emango du ikastaroa, eta Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Team Academy laguntzaile arituko dira.

Programa honi esker, ekiteko eta gaitasun pertsonalak lantzeko aukera izango duzu, eta, horretarako, proiektu errealak egingo dituzu, talde-lanean. Lehenik, 18 eta 35 urte bitarteko 25 gazte aukeratuko ditugu, eta, bigarren txandan, hamabi ideiarik onenak hautatuko ditugu, programa osorako.

Izena emateko edo argibide gehiago izateko, jar zaitez gurekin harremanetan01/31a baino lehen.

IZENA-EMATE

emaila: empresas@bidasoa-activa.com   – tf. 943 63 39 37 telefonoan!!

 

logos-bidasoa-activamondragonirunegintzan

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude