20

Urr / 2016

CoColab 2016 – Lankidetzan eraikitzen – Lankidetza-ekonomiaren oinarriak eraikitzen dituzten pertsonak

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 20/10/2016
8:00 - 20:00

Tokia
Palacio De Congresos Y Exposiciones Europa

Kategoriak


Noiz
Eguna: 2016/10/20, hasiera ordua: 08:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 18:30
Deskribapena

CoColab 2016 2

Vitoria-Gasteizko udalak, hirugarren urtez jarraian, 2015az geroztik CoColab izena duen Coworking eta lankidetza Jardunaldia antolatu du. Edizio honetan topaketak aurrerapauso bat eman du, une honetan lankidetzan gehiago oinarritzen den gizarte berri bat eraikitzen ari diren erreferentziazko proiektu eta pertsonak barnean hartzeko. Eraikitzea, horixe da 2016ko edizioaren hitz nagusia, hizlariek eta bertaratzen diren guztiek konpartituko duten eraikuntza, lankidetza-ekonomiaren eta coworkinaren azken nobedadeen ikuspegi bat emateko.

CoColab 2016ren gakoak

  • 2 hitzaldi, lankidetza-ekosistemako eta coworkineko 2 erreferenterekin.
  • 4 esperientzia-zutabe, lankidetzaren 4 alderditan sakontzeko:
    • Lankidetza-hiriak. Lurraldea eraldatzen duten lankidetza-proiektuak.
    • Lankidetza-inguruneak. Lankidetzaren lurzati berriak urbanizatuz.
    • Sare-arkitektoak. “CoCo” genea duten pertsonak.
    • Lankidetza-markak. Beren negozioari lankidetza gaineratzen dioten enpresak.
  • CoffeNet bat, elkar ezagutu eta konektatzeko.
  • “Talk&Fucked up live” bat. Elkarrizketa bat Vitoria-Gasteizko lankidetza-ekosistemako protagonistekin.
  • Networking gastronomiko bat.
  • Dinamika parte-hartzaile bat, lankidetzan sortzeko eta lankidetzan eraikitzeko.
  • Lankidetza-ondorioak.

Lekua

Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia.

Egitarauaren aurrerapena

Goiza
  • 8.30 – 9.00. Bertaratuei harrera egin eta dokumentazioa ematea.
  • 9.00. Inaugurazio ofiziala.
  • 9.05. Inaugurazioko hitzaldia. Obra hasten da.
    • UBER España.
  • 9.30. 1. esperientzia-zutabea. Lankidetza-hiriak. Lurraldea eraldatzen duten lankidetza-proiektuak.
    • Patrizia Di Monte. Hau ez da orube bat.
  • 10.30. CoffeNET. Kafe bat planoak egiaztatzeko eta networking-sareak marrazten hasteko.
  • 11.00. 2. esperientzia-zutabea. Lankidetza-inguruneak. Lankidetza-lurzati berriak urbanizatuz.
    • María José Anitua. Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkartea.
    • Landa Cowocat. Espainiako lehen landa-coworkina Katalunian.
    • Cover Kolektiboa. Cohousing.
  • 12.00. 3. esperientzia-zutabea. Sare-arkitektoak. “COCO” genea duten pertsonak.
    • Francisco Cámara. Freeland Studio.
    • Iván Fanego eta Tamara Luca. Nomada digitalak.
    • África Rodríguez. Espacio Arroelo.
  • 13.00. Talk & Fucked up live. Elkarrizketa bat Vitoria-Gasteizko lankidetza-ekosistemako protagonistekin.
  • 13.45. Networking gastronomikoa.
Arratsaldea
  • 14.45. Lankidetza-esperientzia. Ideiak eta harremanak eraikitzeko tailerra.
  • 16.30. 4. esperientzia-zutabea. Lankidetza-markak. Beren negozioari lankidetza gaineratzen dioten enpresak.
    • Malena Calva. Open power Space Endesa.
    • Menchu Iribas. Unicef.
    • Nuria Castellano. Banc Sabadell.
    • Sandra Pina. Sustainable Brands.
  • 17.30: AmaierakoHitzaldia.Etxea teilatutik amaituz.
    • Javier Creus. Ideas for Change.
  • 18.00: Ondorio gurutzatuak. Lankidetza-inguruneak eraikitzen dituzten ideia berriak argitara emanez.

Izena ematea

Plaza mugatuak. Bertaratzea dohainik, aldez aurretik izena emanda.

Informazio gehiago

Idazkaritza teknikoa: Ciudadano Kane | Telefonoa 649973369 | info@ciudadanokane.es

Lotutako informazioa

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude