06

Eka / 2019

Euskal Merkataritzaren XXI. Topaketa

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 06/06/2019
9:00 - 14:00

Tokia
PALACIO EUSKALDUNA JAUREGIA

Kategoriak


ERALDAKETA DIGITALA, ZURE SALTOKIRAKO GILTZARRI

banner gipuzkoa 600x200

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek EUSKAL MERKATARITZAREN XXI. TOPAKETA egingo dugu Merkataritzako Bulego Teknikoen, Merkatarien Elkarteen eta Euskadiko udaletxeen lankidetzarekin.

Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, ekainaren 6an, eta helburu izango du merkataritza sektorearen eraldaketa digitalari laguntzeko azken joerak eta teknologiak aurkeztea, ezinbestekoak baitira kontsumitzaileei erosketa esperientzia integratua eskaintzeko, kontuan hartuta dagoeneko ez dutela erosketa kanala bereizten eta edozein une eta lekutan erosteko aukera izan nahi dutela.

Digitalizazioak ez du esan nahi besterik gabe teknologian inbertitzea edo online denda bat irekitzea, enpresaburuen sormena eta etorkizuneko ikuspegia behar ditu jarduera bakoitza bere publikoaren eskaerei eta itxaropenei egokitu ahal izateko. 

IZEN-EMATEA

Egitaraua

9:00 Bertaratuei harrera egin eta akreditazioak banatzea

9:30 Kongresuaren inaugurazioa. Eusko Jaurlaritza – Eusko Ganberak.

9:45 Eraldaketa digitala, premia eta aukera estrategiko bat hiriko saltokientzat

Carmen Herrarte, T-ZIR – Retail Berrikuntzako Zentroko zuzendaria

T-ZIRek denda tradizionalen digitalizazioan eta berrikuntza teknologikoaren demokratizazioan jartzen du arreta, gaur egun kontsumitzaileen eskaeren eta denda gehienek eskaintzen duten zerbitzuaren artean dagoen arrakala digitala murrizteko helburuz.

10:45 Nola diseinatu interneteko estrategia zure lanari errentagarritasuna ateratzeko

Amaia García Dosouto, NO TE PIERDAS EN LAS REDESeko CEOa

Estrategia bat izateak sare sozialetan, webgunean edo online dendan egiten dugun lana eta inbertsioa hobeto orientatzeko eta gure online ekintzak neurtzeko aukera emango digu.

11:30 Kafea

12:00 Irtenbide teknologikoen aurkezpena

Ordaintzeko bitartekoak

Silvia García, PAYMENT INNOVATION HUBeko Communication & Marketing Strategist

Hub hau gizarteari ordaintzeko bitarteko berritzaileenak (ordainketa ikusezinak edo ordainketa biometrikoa, esaterako) hurbiltzen dizkion I+G+B proiektuak eta haiek retailean aplikatzea sustatzeko helburuarekin sortu zen.

RFID teknologietan oinarrituriko merkataritza kudeaketako irtenbideak

Lander Unanue, STOCKAREko CEOa

Lokalizazio eta sentsorizazio irtenbideak teknologia disruptibo egokituak txertatzen ari dira erabilera eroso eta bisualki erakargarri bat lortzeko. Teknologia horiek eta ematen duten informazioaren balioa ezagutuko ditugu.

Metallica eta Van Gogh salmenta puntuaren digitalizazioari aplikatuta

Pedro Lindsey, TRISONeko Retail & Corporate Innovation Managerra

Merkataritzako espazioa digitalizatzeko garatu diren hainbat ekimen aurkeztuko ditu, esaterako, usaimen marketina, karteleria digitala, ikus entzunezko bitartekoak eta zentzumen esperientzia paregabeak sortzen lagunduko duten teknologia gehiago.

13:00 Euskadiko hiru lurraldeetako salguneen esperientziak

Araba. Caype – 4.0 teknologiak denda baten kudeaketari aplikatuta

Asun Beltrán de Heredia, zuzendari nagusia

Bulego materiala saltzen duen denda honek erabateko eraldaketa jasan du 4.0 teknologiak ezartzearen ondorioz: picking bertikaleko biltegiratze sistema automatizatu bat, eskaera automatikoak egiteko gaitasuna duen ERP bat, eta zerbitzari guztiak eta B2B eskaera plataforma biltzen dituen Cloud Computing bat.

Bizkaia. Woop Rugs – Erosketa esperientzia berriak Errealitate Handituan

Antón Suescun, NOVADECOReko kudeatzailea

Woop Rugs alfonbrak etorkizunean pentsatuta diseinatu dira, “errealitate handituaren” teknologia erabiltzen baitute salmenta puntuekiko harremanean, hau da, bezeroekiko harremanean, aplikazio baten bidez, alfonbra etorkizunean egongo litzatekeen lekuan ikusteko aukera eskaintzen baitute.

Gipuzkoa. Ferretería Múgica – Barne kudeaketaren digitalizazioa eta QR kodeen erabilera

Kristina Pozo, I+G Administrazioa eta Garapena

Kudeaketa integraleko plataforma baten bidez, kudeaketa, stock, erosketa eta bestelako barne prozesuak digitalizatu dituzte. Gainera, QR kodeen bidez produktuei buruzko informazioa biltzen duten erakusketa bideoak eskaintzen dizkiete bezeroei.

14:00 Amaiera.

Informazioa

943 502 020

comercio@camaragipuzkoa.com

EUSKO GANBERAK                            ej turismo centrada color

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude