Eguna/ordua
Eguna - 07/05/2015
9:00 - 21:00
Tokia
FICOBA, Recito Ferial de la Costa Vasca
Kategoriak No Categorías
KREA BIDASOA 2015 – Maiatzak 07
Aurten, berriz antolatu du Bidasoa Bizirikek KREA Bidasoa topaketa. Ekitaldiaren helburua da harremanak egitea, aukerak identifikatzea, beste esperientzia batzuk eta arrakasta-kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartekotzea…
Aurten, inoiz baino gehiago, harremanak egiteko eta aurrera jarraitzaeko gunea izango da. Bertan, enpresek, ekintzaileek, buru jakin-nahiek eta sortzaileek, eta merkatuaren berritasunak eta joerak ezagutzeko gogoa duen edozeinek aukera izango duzue horretarako gune paregabe bat aurkitzeko.
Egun osoan, FICOBAn, tailerrak, hitzaldiak, kasu praktikoak eta abar izango ditugu. Espero zaituztegu! Zuen eskuragarri dago KREA BIDASOA 2015 programa, eta ONLINE izena eman dezakezue gehien interesatzen zaizkizuen jardueretan. Zuen zain gaude!
Programa
Ezagutu itzazu zure bezeroak enpatiaren maparekin
9:00 – 11:00
Ekintzailetza proiektuetarako merkatua aztertzeko tresna praktikoa.
Dinamizatzailea: IRENE MARTÍNEZ
Bidasoa Kontract – industriako azpi kontratazioko mugaz gaindiko topaketa
9:30 – 13:30
Ezagutu itzazu mugaz gaindiko merkatuaren aukerak eta egin merkataritza loturak topaketan dauden enpresa frantziarrekin.
Dinamizatzailea: IETEAM AHOLKULARIAK
Atsedenaldia
11:00 – 11:30
Finantzaketari buruzko mahai-ingurua
11:30 – 13:00
Finantzetako erakundeetako ordezkarien presentziarekin, Finantzaketa horretarako eta enpresa proiektu berriak garatzeko produktuen berri eduki ahalko dugu.
Dinamiza: BIDASOA BIZIRIK
Irun Sasoian
11:30 – 13:30
Kirol munduarekin lan profesionala duten erakundeetarako eta pertsonentzako kirolaren gaineko Foru Profesionala.
Dinamizatzailea: IRUNKIROL – IRUNGO UDALA
Nire irribarrea saltzen dizut
13:30 – 15:30
Zure komertzioan ilusioa kudeatzeko teknikak eta tresnak.
Dinamizatzailea: GIPUZKOAKO MERKATARIEN FEDERAZIOA – PIEK AHOLKULARIAK
KSAREA
14:30 – 17:30
Aurkezpenerako eszenatoki partizipatiboa pertsona eta proiektu ekintzaileentzat.
Dinamizatzailea: KBIDASOA AHOLKULARITZA ARTISAUA
IRUN Factory
15:30 – 18:00
Artista naiz, nola egin behar dut babes eskaintza bat?
Dinamizatzailea: CONEXIONES IMPROBABLES
Powered by PechaKucha 2015
18:20
Proiektu ekintzaileen aurkezpen dinamikoak PechaKucha formatuan: 20 irudi eta 20 segundo irudi bakoitzeko. Ikusiko duzu!
Dinamizatzailea: INNOVAGENIO
Aurrera egitea… datorren urtera arte!
20:00