02

Api / 2020

KREA Bidasoa

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 02/04/2020
9:00 - 20:00

Tokia
FICOBA, Recito Ferial de la Costa Vasca

Kategoriak


Krea Bidasoaren hamabigarren edizioa Ficoban egingo da apirilaren 2an

Enpresek, pertsona ekintzaileek eta beste erakunde batzuek kontaktuak egin ditzaten, ezagutza zabal dezaten, negozio-aukerak identifika ditzaten eta beste esperientzia batzuk ezagut ditzaten zuzendutako topaketa da.

Irun, 2020ko otsailaren 26a. Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa antolatu dute; apirilaren 2an, osteguna, egingo dute Ficoba azoka gunean. Ekintzaileei, enpresei eta bestelako erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako ekitaldia da. Topagune horretan, kontaktuak egin, negozio-aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu eta beste esperientzia eta joera batzuk ezagutu ahal izango dira. Hitzordu hau urteetan zehar sendotuz joan da, eta 2019an egindako edizioan, 500 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Krea jaialdian.

Miguel Angel Paez Bidasoa bizirik-eko presidenteak nabarmendu duenez, “ekitaldi honen helburua gure lurraldean dauden berrikuntza eta baliabideak eta talentua nabarmentzea da. Gainera, Irungo eta Hondarribiko eragile ezberdinek elkarlanerako konexioak sortzea edo areagotzea bilatzen dugu “.

Hamabigarren edizio honetan, topaketaren irudia 4.0 industriarekin lotuta egongo da, ‘Ilusi4.0a, Futur4.0, Passi4.0n. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren motorra ‘ lelopean.

“Helburua da enpresa-ehunaren eraldaketa-gaitasuna transmititzea eta teknologia digitalei eta 4.0. industriari lotuta Irunen eta Hondarribian sortzen ari diren negozio-eredu berriak ezagutaraztea”, azaldu du Maria Serrano Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak. “Leloak, halaber, lurraldean sortzen diren enpresa-proiektuen garapena babesteko gai den ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema baten existentzia islatu nahi du”, gaineratu du Serranok.

Programa zabala

Urtero bezala, enpresei zein ekintzaileei zuzendutako tailerrak eta hitzaldiak izango dira Krea Bidasoako egitarauan.

Bestalde, Star ekintziaile prototipo teknologikoko hackathon bat egingo dute, eta bertan ideiak eta proiektuak garatuko dituzte modu azkar eta dinamikoan. Jarduera horretan eskualdeko enpresek ere parte hartzen dute, eta lankidetzan aritzen dira IES Plaiaundi, CIFP Bidasoa, Irungo La Salle eta cf Mendibil lanbide-heziketako ikastetxeekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Tknikarekin.

Tailer eta hitzaldiei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira:

1.- “Emakumeen talentua eta genero-ikuspegia mugikortasunerako, garraiorako eta logistikarako berrikuntzaren oinarrian”. Helburua da aztertzea zer muga dituen emakumeak e-mobility, garraio eta logistika aurreratuaren eta retail 4.0 sektoreetan lan egiteko. Etorkizuneko supermerkatuan emakumeak zein lanpostutan dauden eta egongo diren aztertzen ere saiatuko dira, nork aztertuko ditu datuak eta sortuko ditu APPak aipatutako sektoreetan.

2.- Via Irun proiektuak etorkizun hurbilean e-mobility, garraio eta logistika aurreratuko eta retail 4.0 sektoreei eskaintzen dizkien aukerei buruzko hitzaldia/tailerra. .

Bestalde, enpresentzako hiru gune prestatuko dira: bat, industria-enpresen eta e.mobility, garraio eta aurreratuko logistika eta retail 4.0 sektoreen eta Irunen eta Hondarribian dauden zerbitzu aurreratuen arteko topaketa errazteko.

Bigarren gunearen helburua eskualdeko ingeniaritzek garatu eta inplementatutako produktuak erakustea izango da; hirugarrena, berriz, HAZINNOVA berrikuntza ez-teknologikoko proiektuaren bidez lana antolatzeko modu berriak edo produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak inplementatu dituzten enpresei zuzenduta egongo da.

Powered by Pechakucha arrakastatsua ere ez da faltako. Formatu horretan, 20 segundoko 20 diapositibaren bidez, Irun eta Hondarribiko proiektu berritzaileak aurkeztuko dira.

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude