04

Uzt / 2016

Tailerra: IDEIATIK ENPRESARA-Uztailak’16 – (Hondarribian)

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 04/07/2016 - 29/07/2016
9:00 - 13:00

Tokia
PUNTALA ENPRESA ZENTROA

Kategoriak


20160609113220875HONDARRIBIA EKINTZAILE PROGRAMA

Hondarribiko ekintzaileentzat   edota Hondarribian bertan beraien negozio-ideia sustatu nahi dutenentzako formakuntza programa:

Uztailaren 4an ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA izenekoa. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.

Tailer hauek 80 ordukoak dira eta lau aste lektibotan emango dira (9:00etatik 13.00etara)

Kurtsoaren lehenengo partean ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.

Ikastaroaren bigarren partea erabat praktikoa da, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak) aztertuko dira.

Datak: Uztailaren 4tik 29ra.

Ordutegia: 9.00h – 13.00h

LEKUA: PUNTALA ENPRESA ZENTROA (HONDARRIBIA)

Izen-emateak

Informazio gehiago:  T 943  63 39 37 – Bidasoa bizirik – Mirarietako Ama Birjina, zg (Ospital Zaharreko atzekaldean) – Eposta: empresas@bidasoa-activa.com

 logo hondarribia +habian + bbizirik

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude