20

maiatza / 2013

CANVAS Negozio-plan ereduen tailerra

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 20/05/2013 - 21/05/2013
9:00 - 19:00

Tokia
Departamento de Autoempleo de Bidasoa activa.

Kategoriak


Esperientzia tailerraren xedea da Negozio Eredua etab era osatzen duten elementuak ezagutzera ematea. Osterwalder ereduak negozio eredua diseinatzeko, ebaluatzeko eta berriro asmatzeko duen ahalmen handian sakonduko da eta oso era praktikoan eta kasu errealekin ikasiko dugu zeintzuk diren elementu garrantzitsuenak negozio eredu bat diseinatzean, nola erabili horretarako dauden tresnak eta metodologia bat ikasiko dugu, horrek gidatuko baikaitu negozio eredu berriak gauzatzeko momentuan, era azkarrean eta arrisku gutxiagorekin.

 Zer ikasiko duzu?

Nola jakin bezeroak ordaintzeko prest dauden arazo bat aurkitu dudan?

Ba al dago bezero litekeenen merkatu bat arazo horren atzean? Zein ezaugarri sartu behar dira produktuak horri erantzuna eman diezaion?

Zein aukera daude diru-sarrerak sortzeko garaian eta nola baloratu ahal dugu zein den aproposena? Nola ebaluatu negozio eredu zuzena lortu dugun? Nola identifikatu bezeroaren eta produktuaren lehentasunez egiaztatu behar diren hipotesiak? Nola egin behar dut? Nola baliozkotu negozio eredu bat? Nondik hasi behar da eredua gauzatzen eta nola neurtu horren emaitzak? Zeintzuk dira tresna praktikoenak kasu bakoitzeko?

 Nork joan behar du?

Negozio ereduak era arinagoan eta azkarrean sortzeko beste modu bat ezagutu nahi duten pertsonak eta, or ohar, negozioak sortzeko era tradizionalari erronka botatzeko beldurrik ez duten pertsonak.

 Nola egiten da?

Tailerraren egituran kontzeptuzko zati bat dago (ikaskuntza) eta zati praktiko batzuk, zeinak saio bakoitzean aplikatzen baitira. Tailerra etengabeko elkarreragin bat da kontzeptuzko zatiarekin eta praktikarekin, ariketa eta eztabaida ugarirekin.

Tailerra Osterwalder metodologian oinarritzen da, baina aplikatzeko kasu errealak ere lantzen dira.

Tailerra 2 egunetan egingo da.

 Izen-emateak: Bidasoa bizirik – Autoenplegu Departamentua (mapa)

empresas@bidasoa-activa.com

 LEKUA: Ama Birjina Mirarietakoaren kalea z/g

 Datak: Maiatzak 20 (9:00-14:00 eta 15:00-19:00)

Maiatzak 21 (9:00-14:00 eta 15:00-18:00)

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude