01

Abe / 2014

Merkataritza elektronikoa, online dendatik Social Commerce-ra tailerra – ABE 14

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 01/12/2014 - 18/12/2014
16:00 - 20:00

Tokia
Departamento de Autoempleo de Bidasoa activa.

Kategoriak


Helburuak: Produktuak edo zerbitzuak online saltzen dituen web gune bat sortzeko, administratzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagupideak ulertzea eta garatzea.

Marketin elektronikoaren aukerak neureganatzea eta aukera horiek balizko bezeroak nire web gunera erakartzeko ustiatzea. (52 orduko iraupena)

Publiko hartzailea: Interneten negozioak sortu nahi dituzten edo sarea beren produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeko aprobetxatu nahi dituzten ekintzaile edo profesionalak.

Internet, posta elektronikoa eta ofimatikako tresnarik oinarrizkoenak erabiltzen ohituak dauden ikasleak, salmenta elektronikoko web gune bat edota online katalogo bat sortzeko interesa dutenak. Facebook edo/eta gainerako gizarte sare orokorrak erabiltzaile mailan ezagutzen dituztenak.

 Edukiak: Ikastaroak 3 modulu ditu:

1) Merkataritza elektronikoaren kultura eta ezaugarriak. Hastapenak. Merkataritzako harreman digitalek zer abantaila eta desabantaila duten aztertuko da eta ikusiko da zein alderdi izan behar den kontuan online salmentara eskainitako web bat abian jartzeko.

2) Merkataritza guneak nola kudeatu Facebook plataforma sozialaren bitartez. Ikusiko dugu nolako aukerak dauden produktuak gizarte sareen bidez saltzeko: marketinetik hasita, Facebookeko enpresa baten orriaaldean dagoen denda bateraino.

3) Sarrera eta edukien kudeaketa sistemaren ustiapena Prestashop. Espainian online saltzeko gehien erabiltzen den eta munduan garrantzitsuenetakoa den web aplikazioa ezagutuko dugu. Denda online klasiko baten produktu-katalogo bat sortzen ikasiko dugu, ordainketa pasabideak, logistika eta fakturazioa kudeatzen.

 IZEN-EMATEAK

logo guztiak

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude