21

urt / 2020

Ekonomia sozialaren sarea indartuko du 2020an BDS Koop-ek

Eskualdeko enpresa, erakunde eta norbanakoei begirako hiru foro berezi antolatu dituzte. Lehena ostegunean izango da, 18:30ean.

Mikel Valero eta Claudia Romero, gaurko agerraldian.

Iturburua: Bidasoa Hitza

BDS Koop eraldaketa fabrikak urte luze bat darama eskualdean ekonomia soziala sustatzeko apustuarekin. Iaz adibidez, hamaika jarduera egin zituzten: hiriko enpresen mapeo bat, Koop Fabrika, formakuntza saio ugari… Bada, 2020ari begira, bestelako jardueren artean, hiru foro berezi egingo dituzte. Lehena ostegunean izango da, 18:30ean, eraldaketa fabrikan bertan (Aixin Zolua, 5).

Untitled.pngBDS Koop-eko kide Mikel Valerok eta koordinatzaile Claudia Romerok eman dute foroen berri, gaur eskainitako agerraldian. «Beharrezkoa iruditzen zaigu eskualdean nolabaiteko harremanak egitea, etorkizun batean ekonomia sozialaz eta tokiko garapenaz hitz egiteko foro bat sortu dezagun», adierazi du Valerok. Horretarako, enpresekin, erakundeekin eta norbanakoekin elkarbanatu nahi dituzte orain arte landutako proiektuak. Foroen asmoa batetik fabrikan bertan egindakoa kalera ateratzea baita, eta bestetik, ekonomia sozialari lotutako proiektu guztiak elkartzea.

Hiru foroak irekiak izango direla nabarmendu dute, bertaratutako guztiek hitz egiteko aukera izango dutela. Lehenengoan, eskualdeko erakunde publikoei luzatutakoa izango da. Hernaniko Udaleko teknikari Andoni Egiak eta Hendaiako Udaleko zinegotzi Iker Elizaldek gidatuko dute saioa. Irundar orori luzatu diote gonbita, baina lehenengo honetan bereziki eskualdeko politikariei, sindikatuei eta irakasleei bideratuko diete gonbita.

Bigarrena enpresa eta proiektuei begirakoa izango da. Eskualde mailan egun aurki daitezken proiektuak bilduko dira, esperientziak trukatu eta proiektu berriak sortzeko. Martxoa inguruan egiteko asmoa dute.

Hirugarrenean aldiz, lehenengo bietan parte hartu dutenak bilduko dira, guztion artean ekonomia soziala sustatzeko proposamenak egin ditzaten. Azken hau ikasturte amaieran egingo dutela jakinarazi dute.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Ikastaroak eta tailerrak, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude