27

api / 2017

Ekonomia Susper­tzeko «Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Au­rreratuko Sarea: Bonu teknologikoak» programaren oinarri arau­tzaileak

Foru Aldundiak gogor lan egiten du lurraldeko ekonomiari eusten, eta horretarako, «apustu berriak» susta­tzen ari dira etorkizun handieneko eremu estrategikoetan. Ekoizpen sektorea laugarren industria-iraul­tzan murgilduta dago, aditu ­batzuek dioten bezala, eta 4.0. Industriaren eskutik etorriko da.

Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarearen sorrera-esparrua, hain zuzen ere, Ekonomia Susper­tzeko Plana da, 2016-2019ko aldikoa, Fabrikazio Aurreratuaren arloko apustu estrategiko gisa. Arlo honetan, Gipuzkoako enpresak eta teknologia-zentroak mundu mailako erreferen­tziak dira.

Errealitate horri aurre egiteko asmoz, Gipuzkoako Foru Al­dun­diak, sare honen bitartez, enpresen eta teknologia-zentroen arteko sinergiak indartu nahi ditu, 4.0 Industriaren iraul­tza lurraldeko enpresa ­txiki eta ertainei zabal­tzeko.

Programa honek nahi duena da lurraldeko enpresa liderrek eta zentro teknologiko aurreratuenek beren lorpenak parteka­tzea, eta teknologia aurreratua erakustea Gipuzkoako enpresa ­txiki eta ertainei, zerbi­tzu teknologikoak eskura­tzen esperien­tzia txi­kia dutenei, zerbi­tzu horiek sartuz beren produktuak edo zerbi­tzuak hobe­tzeko ideiarekin.

Elkarlaneko programa aitzin­dari bat da, gure inguruan bakarra dena. Oinarri­tzat hartu dira Alemanian aurrera eramandako ­antzeko esperien­tziak, arlo horretan herrialderik aurreratuenetako bat baita. Eta hori lankide­tzan egiten dugu, Gipuzkoako gizartea bereizten duen balio bat baita.

Horrela, zentro espezializatu horien instalazioetara bisitaldi gidatuak eginez, atariko prestakun­tza praktikoa emango da bisitatutako teknologian, eta horren inguruko zerbi­tzu katalogo bat eskainiko da. Horren bitartez, Fabrikazio Aurreratuko kon­tzep­tuak eta esperien­tziak hurbildu nahi zaizkie enpresei.

Epea: 2017/11/15

INFO +

INFO2 +

Sarrera hau Bideoak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude