Diru laguntzaren xedea.
Oinarri arautzaile hauek erreferentzia egiten dieten diru laguntzen helburua da produktu berrien merkaturatzea azkartzea, horretarako hainbat alderdi babestuz: teknologiak eta produktuak eraldatzen laguntzea, merkaturatu aurreko prototipo fasea, edo merkatuaren beharretara egokitzen den industriara bideratzeko moduko produktua izatea.
Enpresek eta administrazioak ahalegin handia egiten dugu I+G+b sustatzeko, eta, garatutako proiektuen kopurua eta kalitatea behar bezalakoa bada ere, produktu berriak merkaturatzearen emaitzak ez dira beti esperotakoak. Laborategiko emaitzaren eta merkatuak espero duen produktuaren arteko aldi zail horri –«heriotzaren harana» deitzen zaionari– zuzentzen zaio programa hau.
Programa bat dator PCTI 2010ekin eta ikerketako eta berrikuntzako europar eremuko 2020rako programarekin; izan ere, industriaratzea azkartu nahi du programak ideiak merkatura hurbil daitezen; horretarako, arreta berezia eskaintzen die garatutako ezagutza egokitzeko beharrezkoak diren jarduerei, eta merkatura helduko den produktu edo prozesu bat gauzatzeko baldintzak sortzen ditu, «heriotzaren harana» deitzen zaion hori arrakastaz gaindituz.
Hiru aplikazio maila hartu dira kontuan horretarako:
— I+G+b jarduerak, produktu berria garatzen bukatzeko.
— I+G+b jarduerak, produktu berria industriaratzeko.
— I+G+b jarduerak, produktu berria merkaturatzeko.