06

mai / 2015

Ekimena, berrikuntza eta sorkuntza bilduko ditu Krea Bidasoa 2015ek maiatzaren 7an

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa topaketa antolatu dute beste behin ere. Ekimenaren helburua da kontaktuak egitea, negozio aukerak identifikatzea, beste esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartera zabaltzea etab. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.

Bertan izango dira enpresak, enpresa proiektu berrien eragileak, erakunde publikoak eta pribatuak, ekintzaileak, adimen sortzaileak, eta berrikuntzak eta merkatuaren joerak ezagutzeko gogoa duen beste edonor. Espazio bakarrean aurkituko dute guzti hori, eta askoz gehiago.

 “Aurtengo leloa da “berrituz aurrera egitea”. Kontuan hartu behar da proiektu berritzaileak aurkezten direla Krean, enpresenak, ekintzaileenak, komertzioenak, artistenak, erakundeenak; teknika eta joera berriak ikasten dira. Azken finean, berrituz aurrera egiten da. Hori dela eta, aurtengo edizioaren irudia gurpila da, gurpilak aurrera egitea, bidea erraztea eta helburura zuzentzea ahalbidetzen duelako” azaldu du Bidasoa bizirike-eko Lehendakaria, Miguel Ángel Páez.

“Ekintzaileei zuzendutako tailerrak eta jarduerak egongo dira: finantzazio mahaia, “Ezagutu bezeroak enpatiaren maparen bidez”. Enpresa industrialei zuzendutakoak ere bai: “Mugaz gaindiko azpikontratatze industrialeko topaketa”. Frantziako enpresekin merkataritza loturak eratzea izango du helburu. Merkatariei zuzenduta, “Nire irribarrea salduko dizut” tailerra egingo dute. Artistei begira prestatutakoak ere egongo dira, Irun Factory-ren bidez”  azaldu du Bidasoa bizirik-eko Lehendakariordea, Juan Mari Altuna.

Berrikuntza moduan, Irun Sasoian foroa egingo dute, kirolaren arlo profesionalaren urteroko topaketa. Sektorearen aukera berriak landuko dituzte. Pecha Kucha 2015ekin amaituko dute. Eskualdeko proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, pechakucha formatoan (20 irudi, eta 20 segundo irudi bakoitzeko).

Ekimena Ficoba Erakustazokan izango da. 9:00etan hasiko da, eta 20:00etan bukatu.

 INFO +

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude