26

urt / 2016

HONDARRIBIAKO UDALAK INAUTERIETAKO VI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA ANTOLATU DU

Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak “Hondarribiko 2016ko Inauterietako VI. Erakusleiho Lehiaketa” antolatu du. Helburu nagusiena merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apainduak dauden establezimenduei saria emango zaie. Izenematea BAZen egin beharko da urtarrilaren 25etik 30 arte. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemateak gutxietsita geldituko dira. Maria Serrano Merkataritza eta Turismo zinegotziak adierazi duenez, “lehiaketa honen bidez otsailaren hasieran ospatuko diren inauteriei ahalik eta kolore gehien eman nahi diegu. Seigarren urtea da antolatzen duguna eta urtetik urtera partehartzaile gehiago dauzkagu, eta hori seinale ona da. Erakusleihoen apainketak otsailaren 1etik 9 arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Sari hauei dagokien PFEZ kenduko zaie.

201612110178_InauterikoErakuslehioLehiaketa2016.pdf

HONDARRIBIKO UDALA bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Lehiaketak kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude