Lan esparruan ekiteko asmoa duten emakumeekin mintegia. Helburua egungo ekintzailetzaren eta autoenpleguaren egoeraren inguruan eta honetarako erabilgarri dauden laguntzen eta baliabideen inguruan informatzea da. Aldi berean, esparru honetako emakumeen esperientziak ezagutaraziko dira eta partaideek beraien proiektuak aurrera eramatean dituzten itxaropenak, interesak eta beharrak jasoko dira. Jardunaldiaren garapena: aurkezpena eta egoeraren azterketa Lanbideko arduradun
politikoen eskutik; autoenpleguan eta ekintzailetzan esperientzia duten emakumeekin mahai-ingurua; partaideen iritziak, iradokizunak, beharrak eta zalantzak jaso; proiektuen sustapenerako baliabideen eta laguntzen aurkezpena Lanbideko ordezkarien eskutik.
Mintegi hau, urriaren 1etik 31ra ospatuko den X. Berdintasunerako Gunean kokatua dago.
Noiz: Urriak 16 goizeko 10etatik 14etara
Non: Emakumeen Etxean. Okendo, 9. Donostia