30

aza / 2020

Emprendedor XXI Sariak

EmprendedorXXI Sariak: Zeure kandidatura aurkez ezazu abenduaren 4a baino lehen!

“Retos EmprendedorXXI” sari berria egungo gizartearen arazoak konpon ditzaketen proiektuentzat.
Premios Emprendedor XXI Euskadi Spri BICs

EmprendedorXXI Sarien XXIV. edizioa dagoeneko startupen, enpresen eta pertsona ekintzaileen proiektu berritzaile eta ekimenen kandidaturak jasotzen ari da, egungo gizartearen erronka nagusiei konponbideak bilatzeko asmoz.

 Urtero legez, CaixaBankek DayOneren bidez sustatutako deialdia dugu aurtengoa, ENISAren laguntzaz bat. Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiroko Sailak sustatzen du SPRI Taldearen bidez eta honen BIC-en bidez: Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarrak, enpresa berriak sortzeko laguntzaileak.

Helburu nagusia talentua eta etorkizuneko gizarte-erronkei erantzuteko gaitasuna saritzea da, Garapena DayOneren laguntzaz egingo da. Dayone enpresa teknologiko eta inbertsoreentzako zerbitzua da, eta honen helburua da hazteko potentzial gehien duten enpresa berriak identifikatzea, hauei laguntzea eta haien lana saritzea.

Oraingoan, potentzial gehien duen EAEko enpresa saritzeaz gain, hautagaiek “Retos EmprendedorXXI” Saria lor dezakete honako esparruetako gizarte-erronkaren bat konpon dezaketen proiektuek:

  • CiudadXXI.
    Hiri berriak: jasangarriagoak, seguruak, konektatuak eta egokituak. Gure herri eta iriak jasangarriagoak (klima-aldaketa, energia berdea, Smart mobility, aire osasuntsua), seguruagoak (ziber-segurtasuna, trafikorik eza), konektatuak (datuak, mugikortasuna, IOT, Smart buildings), eta mugikortasunera egokituak.
    Sektore potentzialak: cleantech, energy, proptech, mobility, cibersecurity, connectivity & data…
  • ViveXXI.
    Digitalizazioa, negozio-eredu berriak eta hotelen sektorearen berreskurapena, jatetxeak, turismoa eta aisia. Arazo gehien duten izaten ari diren sektoreen artean turismoa eta ostalaritza daude. Kategoria honetan, sektorea berriz aktibatzeko konponbideak bilatzen dira, negozio-eredu berritzaile eta jasangarriagoak, eta sektorea digitalizatzen lagun dezaketen konponbideak.
    Sektore potentzialak: turismoa, hotelak, jatetxeak, travel, retailtech, aisia, VR/AR…
  • BienestarXXI:
    Biztanleen osasuna. COIV19aekin dugun egoerak pertsonen ahulezia eta osasunerako arriskua azaleratu ditu. Kategoria honetan osasuna hobetzen lagun dezaketen proposamenak sartzen dira; life science proiektuak, “silver economy” deritzonarekin lotutako proposamenen bidez zahartze aktiboa sustatzea, bizimodu osasungarriagoa eta gaixotasunen prebentzioa.
    Sektore potentzialak: e-health, bizitzaren zientziak, senior, impact, VR&AR…
  • SemillaXXI.
    Transformazio digitala elikaduraren sektorean. Nekazaritza eta abeltzaintzaren ekoizpenari lotutako konponbide teknologikoak, teknologia eta produktuak elikaduraren industriarako, elikagaien ekoizpen eta transformazioa, eta abar. Hala, ekoizpen eraginkorragoa jasangarriagoa eta osasuntsuagoa lortuko litzateke nekazaritzan, abeltzaintzan eta elikaduraren industrian.
    Sektore potentzialak: nekazaritza, elikadura, osasuna, SaaS, makinaria, biotech…
  •  PlanetaXXI.
    Ingurugiroaren jasangarritasuna, planeta hobea datozen belaunaldientzat. Jasangarritasuna ingurugiroaren arazoari aurre egiteko eta klima aldaketa eteteko. Belaunaldi berriei planeta hobea uzteko konponbiderik onenak bilatzen dira. Geure basoak eta ozeanoak zaindu, plastikoen hondakinei aurre egitea eta material alternatiboak. Proposamen berritzaileak bilatzen ditugu, baliabide naturalak hobeto aprobetxatzeko bizimodua lortzeko.
    Sektore potentzialak: cleantecn, birziklapena, energia, jasangarritasuna…
  • BancaXXI.
    Bankuaren eredu berria, bezeroarengandik gertuagoa. Produktu eta zerbitzuen digitalizazioa eta berrikuntza finantzen sektorearen erronka nagusietako bat da. Bezeroen espezializazioa ere erronka garrantzitsua da: senior, millenial, tech companies, komertzioak… Erronka honi dagokionez, finantzen sektoreko (bankuak, aseguruak) produktu eta zerbitzuen eskaintza hobe dezaketen konponbide berritzaileak bilatzen ditugu.
    Sektore potentzialak: Fintech, insurtech, legaltech, ordaintzeko moduak, regtech, zibersegurtasuna, connectivity&data, blockchain…
  • JuntosXXI.
    Inpaktu Sozialeko ekimenak. Garapen jasangarriarekin jarraitzeko konponbide teknologikoak, gizartean eragin positibo handia dutenak. Konponbide hauen artean lan-ematea, hezkuntza, txirotasuna eta gosearen murrizpena, ekoizpen eta kontsumo arduratsua eta, oro har, ODS-ei erabat lotutako produktu eta zerbitzu oro.
    Sektore potentzialak: hezkuntza, inpaktu soziala…
  • DeeptechXXI.
    Lehiakortasuna eta industriaren pisua hazi, zientziari eta transferentzia ekologikoari esker. Herrialde honek lehiakorrago izan behar du eta balio gehigarria duten industrien ekonomian pisu gehiago hartu behar du. Unibertsitateetatik, bioteknologiatik edota zientziatik datozen berrikuntzez transformatu behar dira industriak.
    Sektore potentzialak: 4.0 industria, IOT, robotika, transfer tech, biotech, life sciences, Deep tech…

Parte hartu ezazu abenduaren 4ra rte hemen:
https://www.emprendedorxxi.es/convocatoria2020 

Gertuen duzun BIC-arekin ere kontakta dezakezu, lagundu egingo dizute:
www.spri.eus/web/up-euskadi/es/aceleradoras-de-startups

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Sariak kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude