Ebazpen honen xedea da 2015eko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza moduan 2016ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Agindu horren bidez, enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko (Indartu Programa).
2.– Xede horretarako, 8.000.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa bideratuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura finantzatuko da.
Deialdi honen kontura emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-zenbatekotik gorakoa, edo zenbateko hori eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa, betiere indarreko legerian aurreikusitako kredituen arteko loturaren edo aurrekontu-aldaketaren erregimenaren arabera. Horrenbestez, aipatutako zenbatekoa agortzen bada, ez da diru-laguntza gehiago emango, eta, beraz, handik aurrera, ebazpen honek ez du ondoriorik izango. Horrelakorik gertatuz gero, Industriako sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.
Epea: 2016/05/06