03

api / 2020

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, Covid-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

50/2020 DEKRETUA, martxoaren 31koa. Dekretu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro honen helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoen taldeak dituen 6 hilabeteko likidezia-beharrei eta egitura-gastuen finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Dekretu hau aparteko neurri multzo baten barruan sartzen da, Covid-19k eragindako osasun-krisiak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarean eragitea aurreikusten den aldi baterako kalteak ahal den neurrian arintzeko. (EHAA 66 zk. 2020Ko apirilaren 3koa)

Eskaerak non eta nola aurkeztu: AGINDUA, 2020ko apirilaren 1ekoa


Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Finantzaketa-Financiación kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude