08

eka / 2016

Irungo MERKATARITZA Biziberri­tzeko Planaren (PERCO) esparruan interes estrategikoko proiektuak buru­tzeko eta gauza­tzeko xedean Irungo merkatari­tzari diru-lagun­tzak

Referencia 41505Onuradunak:

Lagun­tza horien onuradun izateko, proiektuak ekitaldi naturalean egikaritu beharko dira, dagokion deialdian, diru-lagun­tzen bi ildoetako edozeinen bidez.

1. lerroa, Merkatariak: Jarraian adierazten diren mul­tzo, talde edo EJZren epigrafeetako batean ari den merkatari­tza jarduera baten titularrak diren per­tsona fisiko eta juridikoak, diru-lagun­tza­ren xedeko proiektuko «eragile bul­tza­tzailea» gisa jardungo dutenak:

64. mul­tzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa txi­kizka sal­tzen dituzten komer­tzioak.
65. mul­tzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa ez baizik eta industria produktuak txi­kizka sal­tzen dituzten komer­tzioak.

97. mul­tzoa, zerbi­tzu per­tso­nalak.

676. taldea, zerbi­tzuak txo­kolategietan, izozki dendetan eta hor­txata dendetan.

«Establezimendu atxi­kia» bezala parte hartu ahal izango dute, horregatik onuradun-izaera lor­tzeko aukerarik gabe, aurreko mul­tzo, talde edo epigrafeetako batean sartuta dauden establezimenduek ez ezik, honako hauetako batean sartuta daudenek ere:

671. talde, zerbi­tzuak jate­txe­etan.

672. taldea, zerbi­tzuak kafetegietan.

673. taldea, zerbi­tzuak kafetegi eta tabernetan, jaten ematen dutenetan eta ez dutenetan.

Honako jarduera hauek espresuki AT gera­tzen dira:

647.4. epigrafea, edozein jan-edatekoren txi­kizkako merkatari­tza auto-zerbi­tzu erregimenean edo supermerkatuetako bitariko erregimenean; halakoak dira saltokiaren azalera 400 metro koadrokoa edo handiagoa denean.

655. taldea, erregai, karburante eta labaingarrien txi­kizkako merkatari­tza.

Diru-lagun­tzak emateko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 11.3 artikuluan xedaturikoari jarraiki, berezko izaera juridikorik gabeko per­tsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek, aurkeztu ahal izango dute beren eskera.

Eskaera berezko izaera juridikorik gabeko per­tsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek, egiten badute, nola eskaeran hala esleipenaren erabakian espresuki adieraziko dira elkartekide bakoi­tzak bere gain hartutako konpromisoak, baita haietako bakoi­tza­gatik aplikatu beharreko diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ere, per­tsona horiek ere onuradun izango baitira. Nolanahi ere den, elkarteari dagozkion betebeharrak betearazteko nahikoa ahalak dituen ordezkari bat izendatuko da. Elkartea ez da desegingo DLO legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako iraungi­tze epea igaro arte.

2. lerroa, Merkatari elkarteak: Aurreko atalean deskribatutako merkatarien elkarteak.

Xedea: Irungo txi­kizkako merkatari­tza­ren sektorea babestea, PERCO-n markatutako helburua (Irun merkatari­tza-hiri gisa koka­tzea) lor­tzen lagunduko duten estrategia kolektiboak sustatuz (ikusi oinarrien I. eranskina).

Aurkezteko epea:

Interesatuta daudenek eskaera hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dute Irungo Udalean, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen denetik kontatuta,beren eskaera Irungo Udalean, aurrez aurre HAZn (San Mar­tzial kalea, 2), postaz (San Juan plaza 1, 20304 Irun) edo Udalaren egoi­tza elektronikoaren bidez (www.irun.org/sac).

OINARRIAK

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude