31

mai / 2019

Bidasoa eta Urola Kosta elkartu dira bi eskualdeetako enpresa sortzaileek esperientziak truka ditzaten

  • Networking egiteko gunea

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez, “Networking, Industria Sortzailea Bidasoa-Urola Kosta” jardunaldiak antolatu dituzte Urola Kostako mankomunitatearekin batera.

Ekimen honen helburua da, zuzenean nahiz zeharka, Bidasoaldeko eta Urola Kostako industria sortzaileetan eta haiekin loturiko sektore ekonomikoetan lan egiten duten artistak, profesionalak eta enpresak elkartzea ezagutzak partekatzeko, networkinga lantzeko eta lankidetza proiektuak garatzeko aukera berriak identifikatzeko.Bi jardunaldi esperientziak partekatzeko

Lehen topaketa apirilean izan zen Zarautzen, eta Irungo eta Hondarribiko pertsona ekintzaileen eta enpresa sortzaileen 6 jardunbide egoki aurkeztu ziren bertan. Jardunaldian, beren lanak ezagutzera emateaz gain, bertako enpresekin hitz egin ahal izan zuten.

Bestalde, bigarren topaketa ostegun honetan izan da Irun Factoryn. Oraingoan, Urola Kosta eskualdeko hainbat diziplinatako 6 proiektu ezagutu ahal izan ditugu, esate baterako, argazkigintza, diseinu grafikoa, zinema, musika, komikia edo moda.

Networking gunea sinergiak sortzeko

Mintzaldiak amaitu ondoren, hurbildu diren enpresek elkarren artean hitz egin, networking landu eta esperientziak partekatu ahal izan dituzte, harremanak abiatzeko, hortik elkarlana sor baitaiteke etorkizunean.

Bi jardunaldi horiek balio izan dute Bidasoa eskualdeko sorkuntza sektoreko pertsonak ezagutzera emateko eta Urola Kosta eskualdeko enpresekin elkarlanerako aukerak sortzeko.

 Oso balorazio positiboa egin dute parte hartzaileek

Bi jardunaldietan parte hartu duten pertsonek positiboki baloratu dute ekimena eta aipatu dute oso aukera egokia dela negozio aukera berriak sortzeko.

Era berean, oso proaktibo azaldu dira etorkizuneko ekimenetan parte hartzen jarraitzeko.

Sarrera hau Artikulua, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude