12

mai / 2016

Zergatik eta nola parte hartzen duten pertsonek enpresan

Agencia Vasca de desarrollo empresarial

Zergatik egin dute apustu enpresek pertsonen parte-hartzearen alde? Zerk bultzatzen du aldaketa antolakundeetan? Ba al da langileen parte-hartzea sustatzen duen egoerarik?

Eta, behin ezagutu ondoren horrelako aldaketa-prozesuei ekiteko arrazoiak, nola jarri daitezke martxan? Zer hartu behar da kontuan?

Langileen parte-hartzea gorantz doan joera da Euskadin. Gero eta euskal enpresa gehiagok, edozein izanik ere beren egitura juridikoa, tamaina edo jarduera-sektorea, prozesuak abiarazten dituzte  pertsonek beren enpresa-proiektuan duten papera indartzeko eta  pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzeko kudeaketan, emaitzetan nahiz jabetzan.

Gaikuntzako jardunaldi tekniko honen helburua da bertaratuei galdera horiek erantzuten laguntzea, abiapuntutzat harturik hainbat euskal ETEren esperientzia praktikoa; enpresa horiek (Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren) hainbat ekimen jarri dituzte martxan azken urtean langileen parte-hartzea bultzatzeko, sinetsirik pertsonak, arrazoi askorengatik, protagonistak izan behar direla etorkizuneko proiektu lehiakorretan.

Jardunaldiaren helburua izango da identifikatzea zeintzuk diren parte-hartzearen aldeko apustuaren atzean egon ohi diren motibazio edo egoerak, lehen eskutik ezagutzea gure inguruko hainbat ETEk izan duten esperientzia praktikoa, eta beste zuzendaritza-kargu batzuekin partekatzea eredu parte-hartzaileagoak garatzeko zenbait gomendio praktiko eta ikasitako lezio.

HELBURUAK

• Azaldu zeintzuk diren langileen parte-hartzea sustatzera daramaten arrazoi edo egoera ohikoenak.

• Elkarrekin partekatu pertsonen parte-hartzea sustatzeko ekimenak abiatu dituzten gure inguruko ETEen esperientzia.

• Gogoratu zein laguntza publiko dauden langileen parte-hartzea bultzatzeko gure lurraldeko enpresetan.

NOIZ?: 2016/05/20

NON?: Bizkaia Plaza Eraikina -Alda Urquijo 36 – BILBAO

ORDUTEGIA: 11:30 – 14:00

EGITARAUA

11:30 Bertaratuen harrera eta jardunaldiaren aurkezpena
11:40 Parte-hartzea bultzatzeko euskal enpresek eskura dituzten tresna publikoak
11:50 Langileen parte-hartzea bultzatzeko arrazoiak eta egoerak
12:20 Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak
Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren kasu praktikoak partekatuko ditugu.
13:20 Galdera-eskariak

* Izena ematean lehentasuna izango dute beren konpainian pertsonen parte-hartzea bultzatu nahi duten enpresetako ordezkariek (jabeek, zuzendaritza-taldeek, erdi-mailako aginte karguek, gainerako langileek, sindikatuen edo patronatuen ordezkariek, e.a.).

IZEN-EMATEAK

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Konferentzia, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude