30

api / 2020

WEBINAR: Prestatu zure denda zero egunerako

PRESTATU ZURE DENDA ZERO EGUNERAKO

MAIATZAK 6  17.30etatik 19.00etara

Konfinamenduaren amaieraren eta saltokien berrirekitzearen zain gauden bitartean, datozen hilabeteetan aurre egin beharko diogun krisiaren tamainari buruzko aurreikuspenak iristen ari dira.

Horregatik, Celestino Martínez-ek emango duen “Prestatu zure denda Zero Egunerako” webinarrera gonbidatzen zaitugu.

Berriro ireki aurretik ere, merkatariok gure bezeroak berreskuratzeko eta gure dendak egokitzeko ahal duguna egin beharko dugu, merkatuaren errealitate berriari erantzuna eman ahal izateko. Baina oraindik errealitate berri hori zein izango den jakitetik urrun gaude.

Erreferenterik gabe, zaila da ibilbide-orri bat eraikitzea. Horregatik, webinarrean beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutuko ditugu. Erreferentzia horietatik abiatuta, errazagoa izango da aurre egin beharreko erronkei aurrea hartzea eta aurkituko ditugun aukerak aurkitzea.

Bai, aukerak. Dena ez delako txarra izango, aukerak ere izango ditugu.

Eta guzti horretatik, onetik eta txarretik, hobetzeko ekintzak diseinatu eta abian jartzeko gakoak aterako ditugu. Hori guztia berriro irekitzerako hobeto prestatuta egoteko.

Epea zabalik!

Eman izena webinarrean

Webinarra Irungo merkatariei zuzenduta dago eta doakoa da. Edukiera 50 plazatara mugatuta dago, eta izen-ematearen ordenaren arabera osatuko dira.

Prestakuntza Zoom plataformaren bidez egingo da, eta, aldez aurretik, zure gailuan instalatuta eduki beharko duzu. Hemen deskarga dezakezu, WWW.ZOOM.US. Baieztapen-mezuarekin batera bilerarako esteka bidaliko dizuegu.

Prestakuntza pantailarik eta soinurik gabe egingo da, hau da, bertaratzen zaretenok prestatzailea eta moderatzaileak ikusi eta entzun ahal izango dituzue, baina ez duzue mikrofonorako sarbiderik izango eta ez zaizue pantailan ikusiko. Galderen txanda hasitakoan, galderak idatziz egingo dira txataren bidez eta moderatzaileek irakasleari planteatuko dizkiote

 Celestino Martínez hizlaria

Celestino Martínez retail marketinean espezializatutako aholkulari eta hizlaria da.

Gaur egun Actualiza Retail aholkularitza-enpresako zuzendaria eta aholkularia da, eta erakunde eta unibertsitateekin lan egiten du prestakuntza-programetan eta nazioko merkataritza proiektuetan.

Communication managerra ere bada Flow the retail partnerren.

20 urte baino gehiagoko esperientzia du retail-aren munduan, eta hainbat libururen egilea da, hala nola, “100 comercios vascos con los aprender”, eta Actualiza Retail podcast-a zuzentzen eta aurkezten du.

Normalean, hizlari eta dibulgatzaile gisa aritzeko deitzen zaio, bai ekitaldi profesionaletan, bai Espainiako eta Latinoamerikako komunikabideetan.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude