17

mar / 2016

Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tzeko eta eszena ikuskizunak ekoizteko lan guneak eta azpiegiturak laga­tzeko enpresa pribatuei zuzendutako diru lagun­tzak emateko. 2016. ekitaldiko diru lagun­tzen deialdia

TELON bilaketarekin bat datozen irudiakOinarri arau­tzaileak.

Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tzeko eta eszena ikuskizunak ekoizteko lan guneak eta azpiegiturak laga­tzeko enpresa pribatuei zuzen­tzen diren diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak, 2016ko mar­txo­aren 8ko Diputatuen kon­tseiluko akordio bitartez onartutakoak eta 2016ko mar­txo­aren 17an GAOan argitaratutakoak dira.

Eska­tzaileak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten enpresa pribatuek bildu ahal izango dute diru lagun­tza hauetara, baldin eta haien jarduera programak alor hauetakoak badira:

— Deialdiaren ekitaldian egingo diren sustapen eta salmenta programak, Gipuzkoan beraiek ekoi­tzi­tako eszena ikuskizunenak (antzer­kia eta/edo dan­tza), egite gastuak ikuskizunak ustia­tzeko kostuen por­tzen­taje finkoa direnean.
— Ikuskizunak ekoizteko arte eszenikoen konpainiei lan guneak laga­tzeko edota azpiegitura bereziak eskain­tzeko programak.

Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Eskaerak aurkezteko epea

2016. urtean, diru lagun­tza hauek eska­tzeko lehen eguna 2016ko maia­tza­ren 2a izango da eta azken eguna ekainaren 30a.

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude