13

mar / 2015

ETORGAI 2015: industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu estrategikoak burutzeko diru-laguntzak

spri bilaketarekin bat datozen irudiakEtorgai programari buruzko agindu honek bat egiten du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planarekin, Europan Europa 2020 estrategiaren haritik ezarritako helburu estrategikoekiko koherentzia bilatzen duena ekonomia lehiakor eta biziak garatzeko, jakintzan oinarrituak eta iraunkortasunez hazteko eta enplegua ikuspegi kuantitatibo eta kualitatibo batetik hobetzeko gai izango direnak.

Enpresa-lidergotik eta Euskadiren gaitasun zientifiko-teknologikoen aprobetxamendutik abiatuta sorturiko eta lankidetzan edo bereziki egindako proiektuetan oinarrituriko enpresa-ekimen estrategikoen garapena bultzatzen du programa horrek.

Planteatutako berrikuntzaren dimentsio globalak eta I+G+Bko inbertsioaren intentsitateak definitzen dituzte Etorgai proiektuak, inbertsio hori betiere beharrezkoa baita enpresen banako helburuak lortzeko eta, bereziki, trakzio-eragina izateko Euskadiko ekonomian eta ekonomia horren nazioartekotzea bultzatzeko.

Hortaz, dimentsio eta hedadura zientifiko-teknologiko garrantzitsua duten arlo estrategikoetako industria-ikerketako proiektuak finantzatzera zuzendua dago programa, eta etorkizuneko jardun estrategiko teknologikoko eta nazioartean proiekzioa izan dezaketen arloetan ikerketa planifikatua lortzera bideratua dago, eta baita garapen esperimentaleko proiektuak finantzatzera ere.

Beraz, Etorgai deritzon programaren helburua honako hau da: sortzen den jakintza berria baliagarria izatea, eta horrez gain, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak sortzera ere bideratu behar du, edo bestela, interes estrategikoa duten teknologiak txertatzera, edo patente berriak eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzera, enplegua sortzeko eta euskal produkzio-sarearen posizio teknologikoa hobetzeko lagungarri izanik.

Ikusi dekretua

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude