26

mai / 2020

Euskal turismo-sektorearentzako COVID-19 laguntzak

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, euskal turismo-sektorearentzako COVID-19 laguntzak arautzen eta iragartzen dituena.

Xedea.

1.– Agindu honen helburua da euskal turismo-sektoreari laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, batik bat norbere konturako langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19aren inpaktua murrizteko eta turismo-jarduera lehenbailehen berpizteari bide emate aldera.

2.– Helburu horrekin bat, 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunek izandako gastu operatibo eta arruntetan laguntzera bideratzen da lehen laguntza-lerroa, baldin eta fakturazio baliogabea edo oso txikia izan badute, bat-batean jazotako COVID-19aren pandemia dela eta.

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua, Enpresa-kudeaketa, Finantzaketa-Financiación, Turismo kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude