08

eka / 2017

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak_2017

Diru-laguntza hauek emateko, honakoak hartuko dira aintzat:

Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendaria, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) nazioarteko zinemaldietan eta zinema-sariketetan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan euren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Zinemaldi edo sariketa horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez hiru herrialdetako lanak programatzea.

Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude