31

mai / 2013

EEE-Energiaren Euskal Erakundea: 2013ko energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko bederatzi programari buruzkoa

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren menpeko erakundeak, energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko 9 programa abian jarriko direla iragartzen du:

Aipatutako programen oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011, Bilbao) eta erakundearen webgunean: www.eve.es.

Laguntza-programei buruzko informazio orokorra jasotzeko, deitu 94 403 56 00 telefonora.

Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2013ko irailaren 30ean amaituko. Eskatutako dokumentazio guztia bidali eta behar bezala bete ondoren, eskabideei EEEren bulegoetan jasotzen hurrenkeran erantzungo zaie, eta dauden diru-laguntzak bukatu arte.

Etxetresna elektrikoen Renove Planaren eskaerak planarekin bat egingo duten saltokietan egingo dira.

Programa bakoitzaren aurrekontu-dotazioa hauxe da: pdf

EEE

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude