20

aza / 2015

AGRO Desing Pack-en emaitza arrakastatsuak

 AGRO Design Pack programan parte hartu duten agroelikadurako enpresek jasotako emaitzak aurkeztu dituzte azaroaren 12an, ostegunarekin, 12:00etan Ola Sagardotegian. Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, agroelikaduraren sektorea garatzearen alde egiten ari dira. Proiektu honek, Irun Factoryn hiriko sortzaileen ekimen enpresarialak garatzeko egiten ari diren lana indartzen du. Hondarribian ere, diseinua kontuan hartu dute ekonomia sustatzeko azken proiektuetan. Artisauekin eta diseinatzaileekin lanean ari dira, pieza berriak elkarlanean sortzeko. Aurten, hiriko merkatariek ere bat egin dute proiektuarekin.

Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak ekimenaren hazkundea azaldu du “AGRO Desing Pack proiektuaren helburua izan da, eskualdeko diseinatzaileen laguntzaz, agroelikadurako enpresa parte hartzaileek haien produktuen ontzi berrientzat diseinu berriak egitea, merkatuko joerak kontuan hartuta. Enpresen lehiakortasuna hobetu dezake proiektuak. Gainera, industriako enpresan diseinua txertatzeko lanari jarraipena ematen dio”.

Emaitzak

Guztira sei izan dira proiekturako hautatu dituzten enpresak: Precocinados Elatzeta, Sofresal, Ola Sagardotegia, Ondartz Ederra, La Fábrica de Migas eta Amona Margarita Okindegia.

 Amona Margarita Okindegia + Eduardo Piedrola: enpresaren identitatea transmitituko zuen packaging aukera izan da helburua. Praktikoa eta ekonomikoa izan dadin ere saiatu dira.

Ogi biribilak oparitzeko paketea izan da pieza nagusia. Ezohiko salmenta eta berezia da. Tamaina eta formatu ezberdinetako hiru kaxa  diseinatu dituzte, ogi piezen neurrietara egokituak. Gainera, ogien, eta beste produktuen eguneroko salmentetarako sistema proposatu dute: produktuak biltzeko paperak eta tamaina ezberdinetako poltsak.

La fábrica de Migas + Imago Comunicación: lantegiaren packaging-eko irudi korporatibo berria diseinatu dute, kontzeptu sortzaile berria garatuz eta produktuen ildo guztietara egokituz. Enpresaren filosofiaren mamia bilduko zuen eslogana izan da abiapuntua. Hortik aurrera, enpresaren ezaugarriak paperean irudikatu dituzte. Grafika modernoa, goxoa eta ukitu tradizional fina erabili dituzte. Produktu berezienetan jarri dute arreta: magdalena, erroskila eta galleta poltsetarako etiketak, artisau pastetarako kaxak, eta datak kontuan hartuta, Gabonetako ildoa (turroietarako eta polboroietarako packaging-a).

Ola Sagardotegia + Ando Diseñando: opari pack bat sortzea izan da abiapuntua, enpresaren produktuak bilduko dituena: sagardoa, sagar muztioa, eztia eta gazta. Hiruki formako hiru kaxa diseinatu dituzte, trapezoide itxurako boltsa batekin batera. “Olako opari Pack-a” osatzen dute. Kaxa bakoitzaren kanpoaldeak ez du produktuaren berri ematen. Horrek aldakortasuna eta jakin-mina ematen dizkio pack-ari. Gainera, produkzio kostuei ere mesede egiten die. Grafika arina eta akabera dotorea erabili dituzte. Produktuari irudi berezia eta balio erantsia ematen diote, oparitzeko egokia izan dadin.

Ondartz Ederra + Pieza Komunikazioa: diseinatu duten edukiontziak trokelaketa du prismaren aldeetako bitan, edozein puntutatik produktua ikusi ahal izateko. Alde bakoitzak berdin funtzionatzen du planteatutako hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta frantsesa). Beste aldean, osagaiak eta paketeetarako arauek eskatzen dituzten testu legalak daude. Azken emaitza da alde guztiek pertsonalizatutako irudia osatzen dutela. Hondo zuria du kaxaren diseinuak. Horrela, testuak eta ilustrazioak nabarmentzen dira, kolore morea baitute. Ondorengo biltegiratzea eta erakusketa errazten ditu formatuak.

Sofresal + Imago Comunicación: enpresa hondarribiarraren produktu berritzaile baten packaging-a diseinatu dute. Gourmet gamako produktua da, eta ontzi berezia sortu dute ondorioz. Grafika argia, eta garaikidea erabiliko dute, produktuaren irudi positiboa transmititzen duena. Laster egongo da produktua merkatuan. “Zapore esentziala” lelo erakargarria sortu dute, produktuari arrakastaren ateak zabalduko dizkiolakoan.

Txangu2 + Marmita: 2 produktu mota ezberdinetarako ontziak sortu dituzte. Alde batetik, plastiko gardenez egindako ontzi txiki bat, txangurro haragiaren kalitatea erakusteko. Ontzia txikia denez (100gr.), “delicatessen” produktuaren balio erantsia eman diote (kantitate txikietan saltzen da). Bestalde, kartoizko kutxa diseinatu dute, besteetatik bereizteko, produktua hobeto mantentzeko, lineal-ean espazio gehiago edukitzeko, enpresaren irudia indartzeko eta etorkizuneko produktuetarako diseinu ildo moldagarria garatzeko.

Prozesua

Diseinatzaileen eta argoelikadurako enpresen arteko lehen bilera urriaren 7an izan zen. Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak ekimenaren hazkundea azpimarratu du: “Hasteko, agroelikadurako enpresetan packaging-ak duen garrantzia azaldu zuten.  Ondoren Kunsthal arte plastikoetako zentroko kideek hitzaldia eman zuten, estatuan eta mundu mailan ezagunak diren argoelikadurako enpresen packaging-ari buruz”.

Agroelikadurako enpresen arteko mahai-ingurua egin zuten ondoren. Bertan, enpresa bakoitzak bost minutuko azalpena eman zuen, packaging-ari lotutako arazoei buruz. Gaur egungo diseinuak eta etorkizuneko beharrak azaldu zituzten.

Urriaren 7ko saioa bukatzeko, banakako bilera txikiak egin zituzten. Diseinatzaileek packaging proposamenak egin zizkieten hautatutako enpresei.

Agroelikaduraren sektoreko enpresek aukeratu zuten zein diseinatzailerekin lan egin nahi zuten hurrengo hilabetean.

Aurrekariak

 InnovMugabe 2×2 programaren baitako “GureGOURMET” proiektuan, 120 kontsumitzailek haien iritzia eman zuten, eta agroelikadurako produktuak baloratu zituzten. Ekimen horretan antzeman zuten enpresen beharra. Horregatik jaio da Agro Desing Pack proiektua.

Bestalde, Agroelikaduraren II. Foroan, Frantziako enpresekin harremanetan jarri ziren eskualdeko enpresak. Horrek banaketa bide berriak ezagutzera eraman ditu. Bide horiek ontziei buruzko eskakizun bereziak dituzte. Berdin berrikuntza programekin. Horiei esker, zerbitzu aurreratuetako eskualdeko beste enpresa batzuekin batera, produktu berriak sortu dituzte. Orain, neurrira egindako ontziak behar dituzte produktuok.

Agroelikadurarekin lotutako beste ekintza batzuk ere martxan daude. Tokiko ekoizleei buruzko informazio liburuxka, esaterako.

Hiriko sortzaileen sektorea indartzeko eta babesteko lanean ari dira Irun Factory-n. Sektorearen kokatzea eta lehiakortasuna hobetzeko asmoz landutako formazio ildo oso bat sortu dute, ondorengo ideia frogatuz: proiektu hibridoak sor daitezke, sare industrialaren eta enpresen eta hiriko ekintzaileen ahalmen sortzailea konektatuko dituztenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera finantzatutako proiektua da, enpleguaren dinamizazio endogenoko programaren baitan.

 logos desingpack

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude