Irun Ekintzak, Bidasoa Activa-Bidasoa Biziriken laguntzarekin, “Aztertu, Ikasi eta Ekin” tailerraren lehen edizioa antolatu du. Adituen laguntzarekin, ekintzailetza aukerak aztertzeko eta identifikatzeko ibilbide bat da, negozio ideia bati forma ematen hasteko moduan izan zaitezen.
Ekimen hau ekintzailetzari begira aukera desberdinak identifikatzeko eta aztertzeko interesa duten ikasleei, enplegua aktiboki bilatzen duten pertsonei eta profesionalei zuzendua dago.
Prestakuntza saioak Irun Factoryn egingo dira, maiatzaren 27an eta ekainaren 3, 10 eta 17an, 09.30etik 13.30era. Zure inskripzioa http://www.elespazio.es/sec_actividadesForm.asp?id=549 estekaren bitartez egin dezakezu.